Antso IV.a Gartzea Gaskoiniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antso IV.a Gartzea[1][2] (?-950 edo 955) Baskoniako dukea (930-950 edo 955) izan zen[3].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere agintaldian Gaskonia asko murriztu zen, bere anaiek eskualde nagusiak jarauntsi zituztelako eta de facto eta agian de jurezko dukerri burujabea ia ahaztu zen[4].

Aucheko eskutitzetan Gartzea Antsoren semetzat eta Rodako kodexan Gaskoiniako oinordekotzat hartzen dute. Aita hiltzean dukerria ez ezik Lomagen, Gavarret, Tursan eta Bruilloisko bizkonderriak ere jarauntsi zituen. Gilen eta Arnaldo bere anaiek Fézensac (tartean Armagnac) eta Astarac hurrenez hurren jarauntsi zituztenez Baskoniako dukerria oso murriztua izan zen[5].

932an, Flodoardok Ermengol Rouerguekoa eta Raimundo Pons Tolosakoa anaiek eta Septimaniako printzeek Raul Frantziakoa omentzeko "Lupus Aznar Vasco" eraman zutela berarekin. Batzuen ustez, "Lupus Aznar Vasco" hau Antso izan zen[6]

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aucheko eskutitzetan Antsok bi sasikume izan zituela agertzen da: Antso bere oinordekoa eta honen oinordekoa izan zen Gilen. Gombaldo ere, artzapezpiku pluralista zena, semea zuen. Honek zenbait diozesitan izan zen Gaskonian Bordeleko artzapezpiku bilakatu arte. Udalriko edo Odulriko izeneko laugarren semea ere izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. frantsesez Sanche Garsie; gaskoieraz Sans Gassia; latinez Sancius Garsia
  3. Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
  4. Collins, Roger. "The Basques". Blackwell Publishing: Londres, 1990
  5. Monlezun, Jean Justin. "Histoire de la Gascogne". 1846. 363. orr.
  6. Lewis, Archibald R. The Development of Southern French and Catalan Society, 718–1050. University of Texas Press: Austin, 1965. 185. orr.


Aurrekoa
Gartzea II.a Antso Gaskoniakoa
Baskoniako dukea
930-950 edo 955
Ondorengoa
Antso V.a Antso Gaskoniakoa