Antso IV.a Gaztelakoa
Wikipedia(e)tik
Antso IV.a Gaztelakoa (?, 1257 edo 1258 -Toledo, 1295eko apirilaren 25a), Ausarta ezizenaz ezaguna, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (1284 - 1295) izan zen[1].
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Alfontso X.a Gaztelakoa eta Violante Aragoikoa zituen gurasoak. 1275ean Fernando anaia nagusia hil eta 1282an Alfontsok ilobak nahiago zituen. Hala ere, Antsok nobleteria zuen bere alde eta errege izendatu zuten. Bazegoen, baita ere, bere aurka zeuden nobleak, nagusiena Lope Diaz III.a Harokoa, Bizkaiko jauna izanik[2].
Errekonkista finkatzeko Jakue II.a Aragoikoarekin bat egin zuen.
Ezkontza eta seme-alabak [aldatu]
Antso Maria Molinakoa ezkondu zuen 1282an. Zazpi seme-alabak izan zituzten:
- Elisabet (1283-1328). Jakue II.a Aragoikoa eta Joanes III.a Britainiakoa ezkondu zituena.
- Fernando (1285-1312).
- Alfontso (1286-1291)
- Piarres (1290-1319)
- Henrike (1288-1299)
- Filipe (1292-1327).
- Beatriz (1293-1359). Alfontso IV.a Portugalgoa ezkondu zuena.
Ezezaguneko maitale batekin zenbait sasikume izan zituen ezkondu baino lehen:
- Teresa Santxez
- Violante Santxez
- Alfontso Santxez, Maria Diaz I.a Harokoa ezkondu zuena.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Tituluak
- ↑ Claudio Sánchez Albornoz - Aurelio Viñas. "Crónica del reinado de Sancho IV el Bravo". Lecturas históricas españolas. Madril 1981. 152 - 153. orr. ISBN 84-321-2086-3
Ikus, gainera [aldatu]
| Aurrekoa Alfontso X.a Gaztelakoa |
Gaztela eta Leongo erregea 1284 - 1295 |
Ondorengoa Fernando IV.a Gaztelakoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |