Anton Garai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antton Garai» orritik birbideratua)
Anton Garai
Bizitza
JaiotzaGorliz
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1509 (egutegi gregorianoa)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa

Antton Garai (Gorliz, ?- A Coruña, 1509ko urriaren 30a) Bizkaiko itsaslapurra izan zen.[1] Bizkaitar hau "La Trinidad" bergantinean Galizian aritu zen kortsoan holandar, bretoi, portugaldar eta ingeles merkatal-ontziak harrapatzen. Azkenean espainiar ontzien aurka ere aritu zen, eta horren ondorioz urkatu zuten, Errege-erregina Katolikoek hala aginduta.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan arrantzale trebea zela dirudi. Eta ez hori bakarrik, ongi nabigatzeko ikasi beharreko guztia bere egin zuela idatzi da. Baina, era berean, hasieratik helburua garbi zuela ere bai. Hortaz, jota zegoen ontzitzar bat erosi, konpondu eta hornitu zuen. Baina hau guztia ez da lagun baten lana. Hots, gorliztar hau ez ezik, plentziarrak ere bazeuden eta bere lagun eta kide asko ere itsas lapurretan ibili ziren, kortsarioen bertuteez jantziz, guztira hogeita bost lagun inguru[2].

Coruñan gabarra bat erosi, Cedeirako portuan konpondu 1510. urtea heldu baino lehen itsasoan lapurtzeari ekin zion.

Lehenengo biktima "La piedad" deitzen zen itsasontzi bretoia izan zen. Edozein bandera etsaitzat harturik, Espainia, Portugal, Holanda eta Ingalaterrako ontziei bortizki eraso zien bere taldeak, Galiziako kostaldean batik bat. Esan nahi baita, soilik euskaldunak zituela lagun eta, horregatik ere, denek zutela arerio. Azkenean hondarrean espetxeratu eta Coruñako Don Pedro de Luján korrejidoreak heriotza-zigorra ezarri zion[3].

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorliz eta Plentziako 40 lagun inguru, Anton Garairen bizitzan oinarrituta antzezkizun bana eman zuten herri hauetan 2018ko urrian[4].

Antzezkizuna nagusiki bizkaieraz egin zen baina batua ikutuekin nahastuz.

Plentzia Telebistak "Anton Garaiko kortsarioaren historia" Gorlizen eman zuten ikuskizuna grabatu zuen[5] eta youtuben dago ikusgai[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.