Antxon Maiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maiz II.a
Izen osoa: Antxon Maiz Bergara
Jaiotza data: 1951ko abuztuaren 24a
Jaioterria: Arantza (Nafarroa)
Postua: atzelaria
Debutatze data: 1975eko ekainaren 24a
Debutatze pilotalekua: Beotibar (Tolosa)
Erretiratze data: 1995
Erretiratze pilotalekua: Deportivo (Bilbo)

Antxon Maiz Bergara pilota munduan Maiz II bezala ezaguna, (Arantza, Nafarroa, 1951ko abuztuaren 24a) esku huskako nafar pilotari ohia da. Atzelari postuan jokatzen zuen. Debuteko partida 1975eko ekainaren 24an jokatu zuen Tolosako Beotibar pilotalekuan. 1995ean erretiratu zen Bilboko Deportivo pilotalekuan.

Retegi II.ak eta biek Binakako Txapelketa gehien irabazi duten marka daukate, bost alditan irabazi baitzuten. Maiz II.ak 1978an, 1981ean, 1983an, 1984an eta 1993an irabazi zuen. Horrez gain, 1980an Eskuz Banakako Pilota Txapelketa eta 1976an Bigarren Mailako Eskuz Banakakoa irabazi zuen.

Eduki-taula

Palmaresa [aldatu]

Binakako finalak [aldatu]

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1978 Pierola II.a - Maiz II.a Retegi I.a - Aldazabal II.a 22-14 Anoeta
1979 Bengoetxea III.a - Gorostiza Pierola II.a - Maiz II.a 22-15 Anoeta
1980-81 Garcia Ariño IV.a - Maiz II.a Bergara II.a - Martinikorena 22-13 Anoeta
1981-82 Beristain - Tolosa Garcia Ariño IV.a - Maiz II.a 22-21 Anoeta
1982-83 Bengoetxea IV.a - Maiz II.a Garcia Ariño IV.a - Gorostiza 22-11 Anoeta
1983-84 Bengoetxea IV.a - Maiz II.a Oreja III.a - Aldeazabal II.a 22-18 Anoeta
1992-93 Alustiza - Maiz II.a Titin III.a - Arretxe 22-20 Ogeta

Eskuz Banakako finalak [aldatu]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1980 Retegi II.a Maiz II.a 22-14 Anoeta

Kanpo loturak [aldatu]

  • (Gaztelaniaz) Biografia Pelota-mano-remonte.com