Antzar Basatiaren Pagoda Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 34°13′12″N 108°57′33″E / 34.22000°N 108.95917°E / 34.22000; 108.95917

Antzar Basatiaren pagoda handia

Antzar Basatiaren Pagoda Handia (txineraz: 大雁塔; pinyin: Dàyàn Tǎ), Xi'an hiriaren hegoaldean dago, Txinan. Tang dinastiaren garaian eraikia izan zen, 648an. Bere eraikuntzaren arrazoia, Xuanzang monjeak, Indiara eginiko bidaia baten ondoren, zenbait idazki budista gordetzea izan zen.

Denbora gutxian, pagoda, testu budisten itzulpen gunerik garrantzitsuena bihurtu zen. Doktrina budistak herrialdean sistematizatzeko ere balio izan zuen, erlijio hau, Txinan, sei mende lehenago sartu bazen ere, ez baitzeuden bere doktrinak zuzen itzulitako testurik.

Jatorrizko pagoda, bost solairuz osatua zegoen. Harria bezalako material solidoak aurkitzeko zailtasuna zela eta, buztinez eraiki zen, tokiren batzuetan adreiluz indartua. Egitura, ahulegia zen, eta eraiki eta gutxira erori zen.

701 eta 704 urte bitartean, pagoda, Wu Setian enperadorearen aginduz berreraiki zen. Jatorrizko dorreari, beste bost solairu gehitu zitzaizkion. Zoritxarrez, beranduago gertatutako gerrek, pagoda kaltetu zuten, eta bere tamaina, egun dituen zazpi solairuetara murriztu zen, orotara, 64 metroko altuera duelarik.

Piramide forma du eta zurezko eskailera batzuen bidez igotzen da. Antzinatean, bere barnean, ofizial bihurtzen zituen azterketa inperial guztiak gainditzen zituzten guztien izenak idazten ziren. Tradizio hau, Ming eta Qing dinastietan mantendu zen.

Pagodaren inguruan, Amatiar graziaren Tenplua (Da Ci'en) dago. 589an eraikia, 647an berreraikia izan zen Li Zhi enperadorearen aginduz. Wende enperatrizaren omenez eraiki zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzar Basatiaren Pagoda Handia Aldatu lotura Wikidatan