Antzinako Figueras Etxea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Figueras Etxea
Antigua Casa Figueras - 003.jpg
Figueras Etxearen irudia.
Herria La Rambla, Bartzelona
KataluniaKatalunia
Herrialdea  Katalunia
Koordenatuak 41°22′35″N 02°10′21″E / 41.37639°N 2.17250°E / 41.37639; 2.17250Koordenatuak: 41°22′35″N 02°10′21″E / 41.37639°N 2.17250°E / 41.37639; 2.17250
Garaia 1902an apaindua
Antzinako Figueras Etxea non dagoen adierazten duen Bartzelona-ko/-go/-eko mapa
Antzinako Figueras Etxea

Antzinako Figueras Etxea (katalanaz Antiga Casa Figueras) Kataluniako Bartzelona hirian dagoen La Rambla pasealekuko apaindura modernista duen eraikina da.

Berez 1902an Antoni Ros i Güell margolari eta eszenagileak apaindutako antzinako pasta lantegi bat da. Eginkizun hau burutzeko asmoz, Rosek beirateak, egur-lanak eta eskulturak egiten espezializatua zegoen artista talde bat bildu zuen.

Aurrealdeko apainketaren ezaugarri nagusiena trencadis teknika erabiliz egin ziren mosaiko polikromatu ugariak dira, hauek Mario Maraglianoren lana direlarik. Beirateak Rigalt y Granell maisuaren tailerrean egin ziren, hauetan emakumezkoen irudi sinbolikoak ugari dira. Eraikinaren izkinan Lambert Escaler eskulturgileak moldatutako erliebe bat ikus daiteke, honek garia biltzen duen emakume bat irudikatzen du, lantegi zaharreko jardunari eginiriko omenaldia delarik. Ateak apaintzen dituzten burni landuzko elementuak ere nabarmentzekoak dira; azken hauek arku itxura berezia dutelarik.

1986an Escribà familia eraikin honen jabe bilakatu zen, familia hau hiri honetako usadio handiko gozogile saga bat osatzen dute, bide batez eraikinaren erabateko zaharberritzea gauzatu zutelarik.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako Figueras Etxea Aldatu lotura Wikidatan