Antzinako eliza-eslaviera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako eliza-eslaviera
ⰔⰎⰀⰂⰑⰐⰊⰍ
словѣ́ньскъ ѩзꙑ́къ

slověnĭskŭ językŭ

Non mintzatzen den: Antzina Bizantzioren eraginpeko zenbait eslaviar eskualdetan 
Eskualdea: -
Hiztunak:
Rankina: -
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Eslaviarra
  Hegoaldeko eslaviarra
   Antzinako eliza-eslaviera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: cu
ISO 639-2: chu
ISO 639-3: chu

 

Antzinako eliza-eslaviera (словѣ́ньскъ ѩзꙑ́къ, slověnĭskŭ językŭ), antzinako bulgariera ere deitua, lehenbiziko eslaviar hizkuntz literarioa izan zen. Zirilo eta Metodio, IX. mendeko bizantziar misiolari kristauek estandarizatu zuten, eta hizkuntz honetara itzuli zituzten Biblia eta liturgiako beste testu batzuk. Horretarako Tesalonikatik hurbil mintzatzen zen Mazedonieran oinarritu ziren, eta idazteko alfabeto glagolitikoa asmatu zuten. X. mendetik aurrera, alfabeto zirilikoak glagolitikoa ordeztu zuen[1][2].

IX. eta XII. mendeen artean antzinako eliza-eslaviera Eliza ortodoxoen liturgia hizkuntza izan zen. XIV. mendean agertutako beste hizkera modernoago bat, eliza eslaviera deitutakoa, oraindik ere erabiltzen da Errusiako Eliza Ortodoxoan[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Old Church Slavonic Omniglot.com
  2. Old Church Slavonic language Global.britannica.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antzinako eliza-eslaviera Aldatu lotura Wikidatan