Antzinako greziar filosofia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Atenasko Akademia, Rafaelen margolana, non antzinako greziar filosofo nabarmenenak jasotzen diren.

Antzinako greziar filosofia K. a. VI. mendetik aro helenistikora bitartean luzatzen den pentsaera filosofikoa da, filosofo presokratikoekin hasi eta Grezia Erromatar Inperioan sartu arte, K. a. II. mendean. Mendebaldeko filosofiaren eta baita islamdar filosofiaren alderdi zenbaiten jatorri eta oinarritzat jotzen da, Sokrates, Platon eta Aristoteles filosofoen ekarpenekin bereziki. Hain zuzen ere, filosofia hitza bera antzinao greziar filosofiaren baitan sortu zen.

Lau garaitan bana daiteke antzinako greziar filosofiaren aroa: filosofo presokratikoak, Sokratesen aurretikoak alegia, bereziki kosmologia landu zutenak eta fenomeno naturalen azalpen arrazionalak ematen saiatu zirenak; Sokratesekin, biraketa antropologikoa gertatu zen filosofian, non gizakia bilakatu zen aztergai nagusi; Platonek gizakia eta gizartea aztertzen jarraitu zuen baina ontologia ere garatu zuen, ideien teoria delakoan, Aristotelek kritikatu zuena, gertaera eta behaketa enpiriko eta zehatzetan oinarritutako epistemologia garatuz; azkenik, aro helenistikoak eskola filosofiko zenbaiten garapena ekari zuen, hala nola estoizismoa, neoplatonismoa eta eszeptizismoa.

Filosofiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiaren sorrera Grezian kokatzen da k. a. VI. mendean. Etimologiaren arabera, jakituriaren maitasuna esan nahi du filosofia hitzak, eta beraz jakituria da filosofoen helburua.

Filosofiaren jatorria gizakiak azalpen mitikoak alde batera utzi eta horien ordez azalpen logikoak erabiltzen hasi zenean dago. Azalpen mitikoan jainkoak dira gauza guztien zergatia edo kausa, eta azalpen logikoan, berriz, natura behatu eta ondorio logikoak atertzen dira. Garai horretan Grezian pentsakera aldaketa bat gertatu zen. Ordura arte indarrean zeuden azalpen mitikoak kritikatu eta garaiko jakintsuek logos delakoa erabiltzen hasiko ziren.

Filosofo presokratikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Filosofo presokratikoak»

Filosofiaren sorreran kosmos delakoa dute aztergai, naturaren osotasuna adierazten duena, non gertaera naturalak lege unibertsal baten araberakoak diren. Haien ritziz, naturan gauzak ez dira nolanahi gertatzen, badago armonia bat, izan ere lege naturalak agintzen eta zuzentzen baititu naturan gertatzen diren aldaketa guztiak. Horregatik, lehenengo filosofoak fisikoak ziren, haien aztergai nagusia natura baitzen.

Garai honetako filosofoen helburua naturaren arkhe edo printzipioa bilatzea izan zen, naturaren printzipio material eta iraunkorra, nondik izaki bizidun guztiak sortzen diren. Baina filosofo guztiek ez ziren ados jarri arkhe delakoa zein den definitzerakoan. Erantzunak bi sailetan banatzen dira:

Garai antropologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Garai antropologikoa»

K.a V. mendean greziar filosofian norabidea aldatzen da, kezka nagusia kosmologiatik gizakiarengana aldatuz. Aldaketa hau gertatu zen aldiari garai antropologiko deritzo. Hortik aurrera, filosofoak ez dira hainbeste kezkatuko kanpoko naturaz, gizakiaren barneko izaeraz baizik eta hiru izango dira horren inguruan landuko dituzten arloak: antropologia (zer eta nolakoa den gizakia), etika (nola jokatu behar duen gizakiak zoriontasuna lortzeko) eta politika, (nola antolatu behar den gizartea gizakion arteko harremanak zuzenak izan daitezen). Garai honetan sofistak, Sokrates, Platon eta Aristoteles dira filosofo garrantzitsuenak.

Sofistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: Sofistak

Sofista hitzak trebea, maisua eta jakintsua esan nahi du. Eristika edo eztabaidatzeko artea zen haien trebetasuna. Irakasle profesionalak ziren eta diru truke irakasten zuten filosofo taldea bezalaxe defini daitezke.

Sofisten irakaskuntzaren xedea politikoa zen, hots, asanblada demokratikoetan parte hartu ahal izateko garrantzi handikoa zen jendaurrean ondo hitz egiten jakitea, diskurtso erakargarriak egiten jakitea, eta hori zen sofisten irakaskuntza.

Sofistek gazteei irakasten zieten politikan parte har zezaten eta horregatik beraiek hezitako gazteak demagogoak bihurtu ziren, hau da, herritarren engainatzaileak. Sokratesen ustez, oso kaltegarriak izan ziren atenastar demokraziarentzat, atenastar demokrazia suntsitu baitzuten. Bi sofista nabarmentzen dira: Protagoras eta Gorgias


Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.