Irlandera zaharra
Wikipedia(e)tik
(Antzinako irlanderatik berbideratua)
| Irlandera zaharra An tSean-Ghaeilge |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Hiztunak: | 0 | |
| Rankina: | Hizkuntza hila | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Zelta Uharteetakoa Goidelikoa Irlandera zaharra |
|
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | sga | |
| ISO 639-2: | sga | |
| ISO 639-3: | sga | |
|
Irlandera zaharra mintzatu zen gehienezko eremua irudikatzen duen mapa (gorriz): Irlanda, Eskozia, Ingalaterrako iparraldea eta Galesko mendebaldeko zenbait gune. Ogham harriak agertu izan diren eremuak, haietako asko irlandera zaharraz idatziak zeudelarik (laranjaz): Galesko mendebaldeko kostaldea eta Kornuallesko mendebaldea.
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Irlandera zaharra —antzinako irlandera, gaeliko zaharra edo gaelera zaharra izenez ere ezaguna— (irlanderaz Sean-Ghaeilge, Guithealg edo Goidelc) idatzizko lekukotasun ugari utzi dituen hizkuntza goidelikoen formarik zaharrena da. VI. eta X. mendeen artean mintzatu zen. Aitzinirlanderatik sortu zen, hau da, IV. mendetik VII. edo VIII.eraino mintzatu zen eta hizkuntza goidelikoei ezagutzen zaien formarik zaharrena den hizkuntzatik. Irlandera zaharretik, Erdi Aroan, erdialdeko irlandera eratu zen. Erdialdeko irlanderaren ondorengoak dira gaur egungo hizkuntza goidelikoak: irlandera, Eskoziako gaelera eta manxera.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaeleraz) (Ingelesez) Irlandera zaharreko hiztegia.
- (Ingelesez) «Old Irish Online: Series Introduction», Texasko Unibertsitatea.