Antzinakoen Kontseilua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinakoen Kontseiluaren aretoaren barnealdea Frantziako Liburutegi Nazionalean kontserbatutako marrazki baten arabera.

Antzinakoen Kontseilua (Conseil des Anciens frantsesez) Bostehunen Kontseiluarekin batera 1795eko abuztuan Konbentzio berolistarrean legez hartutakoa eta urte bereko irailak 23an abian jarritako III. urteko Konstituzioak ezarritako biltzar legegile frantziar bat izan zen. Direktorioko kideak aukeratzen zituen eta botere legegilea Bostehunen Kontseiluarekin banatzen zuen. Berrehun eta berrogeitamar kidek osatzen zuten, urtero heren bat berritzen zelarik. Kontseilu honetako kideek gutxienez 40 urteko adina izan behar zuten, ezkonduta edo alargun egon eta Errepublikan bizitzen gutxienez 15 urte eraman behar zituzten.

Tuileries jauregian biltzen zen, 1799an bere biltzarrak Saint Cloud jauregira eraman ziren arte. Honek Lainotearen 18ko Napoleonen estatu kolpea erraztu zuen, estatu kolpe honen ondoren Antzinakoen Kontseilua ezabatua izan zelarik.