Antzuola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Antzuola

 Gipuzkoa
Antzuolako bandera

Antzuolako armarria

Izen ofiziala Antzuola
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debagoiena
Alkatea Inma Beristain (Bildu)
Herritarra antzuolar
Koordenatuak 43°5′20″N 2°22′52″W / 43.08889°N 2.38111°W / 43.08889; -2.38111Koordenatuak: 43°5′20″N 2°22′52″W / 43.08889°N 2.38111°W / 43.08889; -2.38111

Gipuzkoa municipalities Antzuola.JPG

Eremua 27,72 km2
Garaiera 165-909 m
Distantzia 62 km Donostiara
Posta kodea 20577
Biztanleria 2.187 bizt (2011)
Dentsitatea 78,9 bizt/km²
Sorrera 1629 (abenduaren 12)
http://www.antzuola.com

Antzuola Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen udalerria da. 27,72 km²-ko azalera du eta 2008an 2.145 biztanle zituen.

1629an Bergaratik banandu zen berrehun urte baino gehiago elkarrekin egon ondoren. Bestela, 1984an herriko talde batek Aiherra (Nafarroa Beherea) udalerriarekin senidetze harremana finkatu zuen.

Antzuolako Mairuen Alardearen irudia.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Izen bereko ibaia herri honetan jaiotzen da, Debaren ibaiadarra dena.

Deskarga mendateak Urretxurekin lotzen du.

Antzuola Euskal Herriko isurialde atlantikoan kokatuta dago eta kantauriko klima mesotermikoa du. Tenperatura aldetik moderatua da eta prezipitazio aldetik, berriz, oso euritsua urte guztian zehar. Urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea edo klima atlantikoa deitzen zaio. Bertan, ozeano atlantikoak eragin nabarmena du. Honen eraginez, airea epelduta iristen da itsasertzera, eta ondorioz, tenperatura tarteak ez dira handiak. Prezipitazioa, aldiz, 1200mm eta 2000mm bitartekoa da, eta horren erantzulea, isurialde atlantikoko orografia da.

[aldatu] Udalerri mugakideak

Ipar eta mendebaldean Bergara, hegoaldean Oñati eta Legazpi, ekialdean Urretxu eta ipar-ekialdean Azkoitia mugakide ditu.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
1.480 1.508 1.546 1.544 1.528 1.538 1.695 2.196 2.283 2.062 1.899 2.168

[aldatu] Politika

[aldatu] 2011ko udal hauteskundeak

2011ko udal hauteskundeetan, 4 zerrenda aurkeztu ziren Antzuolan: Bildu, Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra eta Euskadiko Alderdi Popularra. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Bildu: 752 bozka (7 zinegotzi)
  • EAJ: 288 bozka (3 zinegotzi)
  • PSE-EE: 141 bozka (zinegotzi 1)
  • PP: 18 bozka (ordezkaritzarik ez)

Abstentzioa %27,08koa izan zen, 35 boto zuri egon ziren eta 13 baliogabe. Emaitza hauen ondorioz, gehiengo osoz hauteskundeak irabazi ostean Bilduko zerrendaburua, Inma Beristain, bihurtu zen Antzuolako alkate.

[aldatu] Kultura

[aldatu] Alardea

Mairuaren Alardea herriko festarik ezagunena da, uztailaren hirugarren astegoienean ospatutakoa, eta X. mendean musulmanen aurka Nafarroa aldean gertatutako borrokaldia oroitzen du.

[aldatu] Ondarea

Ugarte torre, Udaletxea eta Kalegoi, Ondarra eta Olaran etxeak eta Iturbe Haundi, Iriarte Azpikoa, Bidaurre eta Lapatza baserriak ondare zibilaren barruan nabarmentzekoak dira, Altzarte (Errotabarri), Akinibai (Lizarraga) eta Antiguako ur-errotekin batera.

Erlijio-ondarean, bestela, Uzarragako eliza eta Errukizko Amaren parrokia, Santa Ageda, San Martzial, San Blas, San Bartolome eta Antiguako baselizak ditu Antzuolak.

[aldatu] Euskara

Antzuola UEMAko kidea da, eta bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da.

[aldatu] Antzuolar ezagunak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak