Anzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Anzio

Anzio
Estatua ItaliaItalia
Probintzia Erroma
Koordenatuak

41°26′50″N 12°37′42″E / 41.44722°N 12.62833°E / 41.44722; 12.62833Koordenatuak: 41°26′50″N 12°37′42″E / 41.44722°N 12.62833°E / 41.44722; 12.62833

Anzio non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Anzio
Eremua 43,43 km²
Garaiera 3 m
Posta kodea 00042
Biztanleria 52.192 bizt. (2008)
Dentsitatea 1.201,75 bizt./km²
Telefono aurrizkia 06
http://www.comune.anzio.roma.it/

Anzio Italiako kostaldeko hiri bat da; Lazio eskualdean dago, Erromatik 53 km inguru hegoalderantz. 2004. urtean, 46.074 biztanle zeuden Anzion.

Gaur egun turismo-hiria da: badia ikusgarria daukate; eta ferryak eta ur-hegazkinak irteten dute Pontine, Palmarola eta Ventotene uharteetara. Kaligula eta Neron enperadoreen jaioterria izan zen. Bigarren Mundu Gerran Anzioko Gudua gertatu zen, Aliatuak bertako hondartzetan lehorreratuta 1944. urtean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antium latineko izenez sortu zuten; volskoen hiriburua izan zen hari eta Antzinako Erromakoek K.a. 468. urtean eskuratu zuten arte. Hainbat herrialderen eta agintariren gatazkak izan ziren Anzio eskuratzeko(erromatarrak euren artean, kartagotarrak), baina Erromatik hurbil egotera, erromatar noble eta jauntxoen opor-leku hiri bihurtu zen: luxuzko villak eraiki zituzten, besteak beste.

Indusketak egin dira aztarna horiek aurkitzeko, eta beste batzuen artean hauek aurkitu dituzte: La Fanciulla di Anzio, Il Gladiatore Borghese (Louvren gordeta), eta Apollo del Belvedere.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Anzio

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]