Apis (generoa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Apis
Apis mellifera hegan
Apis mellifera hegan


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Arthropoda
Klasea: Insecta
Ordena: Hymenoptera
Familia: Apidae
Generoa: Apis

Apis Apidae familiako intsektu himenopteroen genero bat da. Haren barnean sartzen dira benetako erle eztigileak. Aipatzekoa da eztenik gabeko erleak ere (Meliponini leinukoak) eztigileak direla, baina ez direla Apis generokoak. 20.000 erle-espezie inguru daude, baina Apis generokoak zazpi espezie baino ez dira (historikoki, sei eta hamaika espezie artean sartu izan dira generoan), eta 44 subespezie.

Apis generoko espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Habia-motaren arabera, bi taldetan sailkatzen dira:

Hauek dira espezieak:

Espezietzat hartu izan dira, halaber, bi hauek:

  • Apis nuluensis Tingek, Koeniger and Koeniger 1996.
  • Apis laboriosa Smith, 1871.

Baina subespezietzat hartzen dira sailkapen berrietan: Apis cerana nuluensis, Borneokoa, eta Apis dorsata laboriosa, Himalaiakoa.

Ikusi, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apis (generoa) Aldatu lotura Wikidatan