Aplikazio informatiko

Wikipedia(e)tik
Aplikazio (informatika)» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
OpenOffice.org Writer GNU/Linux sistema eragilean martxan.

Informatikan, aplikazio bat, erabiltzaile bati mota ezberdinetako lanak egitea ahalbidetzeko diseinatua dagoen programa bat da. Honek nagusiki ezberdintzen du beste programa mota batzuekin sistema eragileak ( Ordenagailuak funtzionatzea egiten dutenak), Utilitate informatikoak (Mantentzearen edo erabilera orokorraren zereginak egiten dituztenak) eta programazio-lengoaiak (Programa informatikoak sortzen dituzte)

Irtenbide informatiko bat izan ohi dira ataza konplikatu batzuentzat, hala nola, kontabilitatea, dokumentuen idazketarako edo biltegi baten kudeaketarako. Aplikazio-programen adibide dira testuen prozesatzaileak, kalkulu-orriak, eta datu-baseak.

«Neurrira» garatutako aplikazio batzuek potentzia handia eskaini ohi dute berariazko arazo bat ebazteko diseinatuak daudelako. Beste batzuk, software pakete integratuak deritzenak, potentzia gutxiago eskaintzen dute, baina horren truke hainbat aplikazio barneratzen dituzte, adibidez, testu prozesadore bat, kalkulu-orrietarako bat eta datu-baseetarako beste bat.

Diagrama honetan aplikazioaren eta erabiltzailearen arteko erlazioa adierazten da.

Aplikazio-programen beste adibide batzuk izan ahal dira: datuen komunikazio-programak, multimedia, aurkezpenak, diseinu grafikoa, kalkulua, finantzak, posta elektronikoa, fitxategien konpresioa, obren aurrekontuak, enpresen kudeaketa, etab.

Konpainia batzuek mota desberdineko programak elkartzen dituzte pakete bat osatzeko( Suiteak edo bulegotika-suite deituak) erabiltzailearen beharrentzat asegarriak izan daitezen. Guzti horiek erabiltzaileari denbora eta dirua aurrezteko balio die, ordenagailuarekin gauza baliagarriak egitea ahalbidetuta; batzuk ezaugarri berezi batzuekin, zehaztutako diseinu batekin beste batzuk; batzuk lagunkoiagoak edo erabilerrazagoak dira beste batzuk baino, baina printzipio berarekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aplikazio informatiko Aldatu lotura Wikidatan