Apo arrunt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
'
Status iucn3.1 LC eu.svg

'
Iraute egoera: Arrisku Txikia
Bufo bufo couple during migration(2005).jpg


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: zAKILA
Filuma: Chordata
Klasea: Anfibia
Ordena: Anura
Familia: Bufonidae
Generoa: Bufo
Espeziea: B. bufo
Izen binomiala
'Bufo bufo'
Linnaeus, 1758
Mapa Bufo bufo.png

Apo arrunta (Bufo bufo) Europa, Afrika ipar-mendebaldean eta Asian zabaltzen den urlehortarra da, Irlanda, Korsika, Sardinia, Balear Uharteak eta beste zenbait uhartetan izan ezik.

Helduak 15 cm-tara irits daitezke. Emeak arrak baino handiagoak dira. Europako aporik handiena da,gorputz trinkoa du. Bere azala oso latza da,garatxoz betea. Bere burua zabala eta zapala da eta bizkarrean oso garaiak diren guruin parotoideak ditu. Bere begi irtenak urre edo kobre kolorekoak dira begi-nini horizontalekin. Kolore arrea du uniforme baina tonu desberdinekin.

Bere ahots "quark-quark-quark" latz bat da. Gauean dei egiten du. Askotan arrari entzuten zaio.

Udaberrian, ugaltzeko garaia iristen direnean, bere arrabalekuetara itzultzen dira. Arrak emea besarkatzen du eta honek arrautzak jartzen dituenean, ernaldu egiten ditu. Besarkada honi amplexo deitzen zaio.

Oso nonahiko anfibioa da. Oso desberdinak diren habitatan dago;askotan erabat lehorrak direnetan. Anfibio gautarra, egunez ezkutatua egoten da bere gordelekuan. Normalean oinez mugitzen da baina izutu egiten denean salto egiten du. Harrapakari baten aurrean dagoenean bere gorputza puztu egiten du eta hankak altxatzen ditu.

Intsektu, larbaz eta araknidoz elikatzen da.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Apo arrunt
Wikispecies-logo-en.png
Wikispezieetan orrialde bat dago honi buruz:
Apo arrunt