Apokrifoak
Wikipedia(e)tik
Apokrifoak, Bibliari dagokionez, (grekeratik hartutako hitza, ezkutua esan nahi du) biblia-bildumetan onartu baina Eliza bakoitzeko kanonean onartzen ez diren liburuak dira, gehien bat Itun Zaharraeta Itun Berria idatzi ziren garaien artean osatutakoak.
Hebrearren Biblian agertzen ez diren liburuak dira, sasiepigrafoak ere deituak:
- Baruken apokalipsia (K.o. II. mende hasiera)
- Moisesen zeruratzea (arameraz idatzia, grekoz eta latinez kontserbaturiko zatiak, K.o. I. mende hasiera)
- Aristeoren gutuna (Septuagintaren idazketaren elezaharra, K.a. I. mendea)
- Esdrasen III. eta IV. liburuak
- Enoken liburua
- Jubileoen liburuak
- Makabearren III. eta IV. liburuak
- Isaiasen martirioa edo ikuspena (V. mendea)
- Salomonen Salmoak (hebreeraz, K.a. 150 inguruan)
- Hamabi Patriarken Testamentuak (hebreeraz, K.a. 100 inguruan)
Orobat, Deuterokanonikoak deituriko liburuak ez daude hebrearren Biblian eta, oro har, Biblia protestanteetatik at gelditu dira, kanon katolikoak onartuak izanik ere.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.