Apollo programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apollo» orritik birbideratua)
Apollo programa
Programaren intsignia.
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ErakundeaNASA
HelburuaEspazio-hegaldi tripulatua Ilargira
Programaren egoeraBukatuta
Programaren historia
Kostua25,4 mila milioi dolar (1973) 156 mila milioi dolar (2019)
Iraupena1961-1972
Lehen hegaldiaSA-1 1961ko urriaren 11n
Lehen hegaldi tripulatuaApollo 7 1972ko abenduaren 19an
Arrakastak32
Porrotak2 (Apollo 1 eta Apollo 13)
Porrot partzialak1 (Apollo 6)
Jaurtiketa-guneakKennedy lurmuturra, Kennedy zentro espaziala eta White Sands

Apollo programa 1960ko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan NASAk garatu zuen espazio-programa tripulatua izan zen, Sobietar Batasunarekin lehiatzen zen espazioko lasterketaren garaian. Proiektua 1960ko uztailean hasi zen, estatubatuarrak lehenengo aldiz espaziora eraman zituen Mercury proiektuaren ondorengo gisa aurkeztu zutenean. Programaren hasierako helburua hiru pertsonako espazio-bidaia arrakastatsuak lortzea zen, baina, gerora, gizakia Ilargira eramatea bilakatu zen bere helburu nagusia.

Helburu hori Apollo 11 misioak lortu zuen, hain zuzen, 1969ko uztailaren 20an, Neil Armstrong eta Buzz Aldrin astronautak Ilargian lurreratu zirenean, Michael Collins Ilargiaren orbitan zegoen bitartean. Beste bost misiok lortu zuten helburu bera. Hala bada, Apollo programaren baitan, hamabi astronauta lurreratu ziren Ilargian.

Apollo programak espazio-bidaien eta espazioaren ikerkuntzaren hainbat mugarri ezarri zituen. Hala nola, Lurraren orbita baxutik haratago astronautak bidali dituen bakarra da. Lurra ez zen gorputz baten inguruan tripulatutako espazio-ontzi bat orbitan ipintzen lehendabizikoa Apollo 8 misioa izan zen. Gainera, Apollo 11 gizakia Ilargira eraman zuen lehenengo misioa izan zen. Horrez gain, programa guztian zehar Ilargiko 382 kg harri eta lur ekarri ziren Lurrera, Ilargiaren konposizioa eta historia geologikoa ulertzen lagundu zutenak.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programaren jatorria eta testuinguru politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko udan, Mercury proiektuari jarraipena emango zion programa baten beharra ikusi zuen Eisenhower-en administrazioak. Helburu nagusia espaziora astronauta bakarra bidaltzeko gaitasuna izatetik, hiru astronauta bidaltzekora pasatzea zen. Apollo izena ipini zioten programari, Grezia Klasikoko argiaren, musikaren eta Eguzkiaren jainkoaren omenez.

1960ko uztailean, espazio-ontziak izan beharko zituen ezaugarriak aurkeztu zituen NASAko Hugh L. Dryden-ek, eta, urte bereko abuztuan, bideragarritasun-planen lehiaketa hasi zuten hiru enpresa pribatuk: General Dynamics/Convair-ek, General Electric-ek eta Glenn L. Martin Company-k. Hala ere, NASAk bere kasa espazio-ontziaren diseinuan lanean jarraitu zuen, Maxime Faget ingeniariaren zuzendaritzapean.[1]

1960ko azaroan, John F. Kennedy bihurtu zen Ameriketako Estatu Batuetako presidente. Kennedy-ren hauteskunde-kanpaina Sobietar Batasuna espazio-ikerkuntzan eta misil-defentsaren garapenean gainditzeko beharrean oinarritu zuen. Bere eta beste hainbat senatariren ustetan, Eisenhower-en gobernuaren utzikeriaren ondorioz, misil-kopuruaren arteko alde handia zegoen bi superpotentzien artean.[2] Horrez gain, Kennedy-rentzat teknologia aeroespaziala herrialdearen izen onaren erakusgarria zen. Hitzak hitz, hasieran behintzat ez zuen erabaki garrantzitsurik hartu Apollo programa bultzatzeko.[3]

[Betiko hautsitako esteka]Kennedy Ilargira bidaia tripulatua bidaltzeko beharrizana azaltzen Kongresuan.

1961eko apirilaren 12an, ordea, Juri Gagarin kosmonauta sobietarra espaziora iritsi zen lehendabiziko pertsona bihurtu zen. Gertakizun horrek Ameriketako Estatu Batuak SESBen atzean gelditzen ari ziren ustea indartu zuen, eta presio politiko oso handia ezarri gobernuaren gainean. Kongresukide askok espazio-programa bultzatzeko talka-plan sendo bat eskatu zuten.[4] Maiatzaren 25ean, Kennedy-k Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuan Ilargira espazio-bidaia tripulatua bidaltzeko asmoa aurkeztu zuen. Horrek, Apollo programaren helburu nagusi berria finkatu zuen.[5]

NASAren garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kennedy-ren Kongresuko hitzartzearen garaian, estatubatuar bakarra iritsi zen espaziora; gainera, hilabete eskas lehenago. Horregatik, NASAren azpiegitura eta antolakuntzan jauzi handia egin zen Apollo programa aurrera eroateko.

Programaren zuzendaritza bilduko zen Espazio-ontzi Tripulatuen Zentroa (Manned Spacecraft Center, MSC) eraikitzeko lanak hasi zituzten, 1961eko irailean, Houstonen, lehenagoko instalazioak txiki geratuko zirela ikusita. Gainera, espazio-ontziekin irrati bidezko harremanerako Misioen Kontrolerako Zentroa ere bertan ezarriko zela erabaki zuten.[6] 1963ko irailean burutu zituzten eraikitze-lanak.

Horrez gain, ordura arte erabiltzen zuten Cañaveral lurmuturreko jaurtiketa-gunea ez zen nahikoa programa era egokian bideratzeko. Horregatik, 1961eko uztailean, iparralderago dagoen Merritt Island-en, Jaurtiketa-lanen Zentrua (Launch Operations Center, LOC) eraikitzea agindu zuten. Bertan, Jaurtiketen Kontrolerako Zentrua, 39 Jaurtiketa Gunea eta 3.700.000 metro kubikoko ibilgailuen muntaketarako eraikin bertikal bat eraikiko zituzten. 1962ko azaroan hasi ziren eraikitze-lanak, eta 1963ko irailean inauguratu zuten.

Espazio-ontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aginte[Betiko hautsitako esteka] modulua Meteoro kraterraren bisita etxean

NASAk espazio-ontzi propioa diseinatzeko ikerketak egin zituen, Maxime Faget ingeniari mekanikoak zuzenduta. Faget-ek, egindako lehenengo estudioan, aginte-modulua diseinatu zuen, kono eitekoa zena. Behin Kennedy-ren ilargiratze helburua publiko egin zela, diseinu zehatz batean lan egiten hasi ziren. Diseinu hori aginte- eta zerbitzu-modulu batean zetzan.

Lau misio mota proposatu ziren. Garrantzitsuenak igoaldi-zuzena eta Ilargi-orbitako elkartzea ziren. Hasierako planteamenduan, igoaldi-zuzena misioa aukeratu zuten. Igoaldi-zuzena misioan, modulu bakar bat erabiliko zen misioaren eginkizun guztietarako, aginte- eta zerbitzu-modulua. Bertan, eskifaiak bidaia osoa emango zuen.

Geroago, misioaren bilakaera aldatu zen, eta, horrekin batera, aginte- eta zerbitzu-moduluaren betebeharra. Igoaldi-zuzena misioa bertan behera geratu eta Ilargi-orbitako elkartzea aukeratu zuten. Misio mota horretan, aginte- eta zerbitzu-modulua eta ilargiratze-modulua batera sartuko ziren Ilargiaren orbitan. Behin orbitan zeudela, ilargiratze-modulua desakoplatu eta, pixkanaka-pixkanaka jaitsiz, ilargiratu egingo zen. Modulu horretan, bi astronautak bakarrik bidaiatuko zuten. Azkenik, modulua Ilargitik aireratu eta aginte- eta zerbitzu-moduluarekin berriro elkartuz, Lurrera itzuliko ziren.

Aginte- eta zerbitzu-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo[Betiko hautsitako esteka] 15aren aginte- eta zerbitzu-modulua

Eite konikodun aginte-moduluaren helburu nagusia hiru astronautak aireratzetik Ilargi-orbitara eramatea eta, itzultzeko bidaian, ozeanoan itsasoratzea zen. Espazio-ontzia aldatuz joan zen Apollo programan zehar. Aginte-moduluak, ordea, aldaketa txiki batzuk soilik jasan zituen. Kanpoaldean bero-ezkutua zuen, kanpo-tenperaturetatik babesteko. Horrez gain, erreakzio-kontrol sistemako (Reaction Control System, RCS) eragileak zituen haren orientazioa eta atmosferarako sarrera-bidea kontrolatzeko. Halaber, jaitsiera-abiadura kontrolatzeko paraxutak zituen. Hauek ziren moduluak zituen dimentsioak: 3,48 m-ko altuera, 3,91 m-ko diametroa eta 5.560 kg-ko pisua.[7]

Zilindro formako zerbitzu-modulu batek laguntzen zion aginte-moduluari, erreakzioak kontrolatzeko propultsio-sistema baten eta propultsio-motor baten bidez. Zerbitzu-moduluak erregai-pila energia sortzeko sistema bat ere erabiltzen zuen, hidrogeno eta oxigeno likidozko erreaktiboekin. Etekin handiko S-banda antena erabiltzen zuen distantzia handiko komunikazioetarako. Zerbitzu-moduluaren dimentsioak ondorengoak ziren: 7,5 m-ko luzera eta 3,91 m-ko diametroa eta hasieran, 23.300 kg-ko pisua izango zuen. Baina, azkenean, gailu zientifiko batzuen gehikuntzarekin 24.000 kg-ko pisua izan zuen.[7]

North American Aviation enpresak lortu zuen aginte- eta zerbitzu-modulua eraikitzeko kontratua, baita Saturn V suziriaren bigarren etapa eraikitzearena ere. Hasierako diseinuan, aginte- eta zerbitzu-moduluak Ilargiko gainazaletik aireratu behar zuenez, bukaerako moduluarekin alderatuz, propultsio-motor indartsuagoa zeukan. Gainera, ez zuen ilargiratze-moduluarekin elkartzeko modurik. Hasierako diseinu hori probak egiteko besterik ez zen erabili.

[Betiko hautsitako esteka]Apollo 11aren ilargiratze-modulua Ilargian, Neil Amstrongen argazkia

Ilargiratze-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo ilargiratze-moduluak Ilargi-orbitatik bi astronauta Ilargiraino eramatea eta berriro orbitara itzultzea zuen helburu. Modulua ez zegoen Lurreko atmosferan zehar bidaiatzeko diseinatuta, ezta Lurrera itzultzeko ere. Horregatik, fuselajea ez zen inolako aerodinamikako printzipiorekin diseinatu. Horrez gain, bi motor desberdin zituen beheratze- eta igoaldi-faseetarako.

Beheratze-faserako moduluak beheratze-propultsatzaileak, astronautek Ilargiaren gainazalean kontsumitu beharrekoak eta gainazala esploratzeko ekipamendua zituen. Igoaldi-faserako moduluak, berriz, kabina, igoera-propultsatzaileak eta erreakzio-kontrol sistema zituen. Hasierako ilargiratze-moduluak 15.100 kg-ko pisua zuen, eta, Ilargi gainazalean hogeita hamalau ordu egoteko diseinatuta zegoen. Aurrerago erabili zenak 16.400 kg-ko pisua eta hiru egun baino gehiago egoteko aukera ematen zuen.[7]

Ilargiratze-moduluaren eraikuntza Grumman Aircraft Engineering Corporation enpresari egokitu zitzaion, eta proiektuaren zuzendaria Thomas J. Kelly izan zen.[8]

Suziriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo programa hasi baino lehen, Wernher von Braun eta bere ingeniari aeroespazial taldea suziri mota desberdinetako planak diseinatzen hasi ziren: Saturn seriea eta Nova seriea. Hasieran, Ilargira bidaiatzeko misioa igoaldi-zuzena misioa zenez, Nova motako suziria beharrezkoa zen hori gauzatzeko. Azkenean, ordea, Ilargi-orbitako elkartze misioa aukeratu zuten. Horrek, Saturn V suziria erabiltzea ahalbidetzen zuen eta Saturn suziri-familia proiektua garatzen hasi ziren.[9]

Apollo[Betiko hautsitako esteka] programan erabilitako suziriak

Little Joe II[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo programarako, Mercury programan jaurtiketarako garatu zen ihes-sistemaren antzeko diseinua egitea erabaki zen. Horretarako, Mercury programan erabilitako Little Joe suziria oinarritzat hartuz, Little Joe II suziria diseinatu zen. Garapena General Dynamics eta Convair enpresen esku geratu zen.

Saturn I[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurtiketarako Estatu Batuetan sortu zuten lehenengo suziria izan zen. Hasieran, guztiz hornitu gabeko aginte- eta zerbitzu-modulua Lurraren inguruko orbita baxuetan orbitan jartzeko prestatu zuten. Lehenengo probak Cañaveral lurmuturreko LC-34 jaurtiketa-gunean egin zituzten. 1964 eta 1965 urteetan bost aginte- eta zerbitzu-modulu ipini zituzten orbitan. Azkenengo hiru probetan, Pegasus sateliteak ere eraman zituzten, mikro-meteoritoen eta horien inpaktuen kantitatea neurtzeko. [10]

1962ko irailean, lau aginte- eta zerbitzu-modulu tripulatu orbitan ipintzea erabaki zen, Gemini proiektuaren barruan. Dena den, ideia hau bertan behera geratu zen Saturn I suziriak zuen pisu muga zela-eta. Orduan, suziria garatzea erabaki zen, eta hartara, Saturn IB suziria diseinatu.

Apollo[Betiko hautsitako esteka] 11 misioan erabilitako Saturn V suziria

Saturn IB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saturn I suziriaren ondorengoa zen Saturn IBa. Igoerako bi etapa desberdinetarako, bi motor zeuzkan: 7.120 kN indarreko motorra eta 890 kN-ekoa. Saturn IB suziriak Lurreko orbita baxuetan 18.100 kg jartzeko gaitasuna zuen, depositua partzialki beteta zuen aginte- eta zerbitzu-moduluarentzat ala ilargiratze-moduluarentzat nahikoa zena.

Saturn V[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru etapako Saturn V suziria depositua beteta zuten aginte- eta zerbitzu-modulua eta ilargiratze-modulua Ilargira bidaltzeko diseinatu zen. Ondorengo dimentsioak zituen: 10,1 metroko diametroa, 110,6 metroko altuera eta 43.900 kg-ko karga (geroago 47.000 kg-ra hedatu zen). Saturn IBko bigarren etapako motorraren bertsio egonkorragoa erabili zen Saturn V suziriaren hirugarren etaparako.[11]

Misioen garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripulatu gabeko hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripulatu[Betiko hautsitako esteka] gabeko Apollo misioetako jaurtiketen irudiak.

Lehenengo hegaldiek aginte- eta zerbitzu-modulu eta bero-ezkutu berriak probatzeko helburua zuten. 1966ko otsailaren 26an, AS-201 misioa egin zen. LC-34 jaurtiketa-gunetik aginte- eta zerbitzu-modulu bat bidali zuten Saturn IB suziria erabiliz. 492,1 kilometroko altuerara iritsi zen eta Ozeano Atlantikoan jaso zuten.[12] Bigarren jaurtiketa bat egin zuten urte bereko abuztuaren 25ean, AS-202 misioa, eta 1.429 kilometroko altuerara heldu zen espazio-ontzia. Ozeano Barean berreskuratu zuten.[13]

Hirugarren proba-hegaldi bat ere egin zuten, AS-203a. AS-202 baino pixka bat lehenago izan zen, 1966ko uztailaren 5ean. Apollo espazio-ontzia oraindik prest ez zegoelako egin zen lehenago. Gerora Saturn V-ean erabiliko ziren suziriaren atal batzuk probatzea zen bere helburua. Hegaldia arrakastatsua izan zen.[14]

Hegaldi tripulatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hegaldi tripulatutarako prestaketak hasi zituzten, orduan: AS-204 eta AS-205. Hiru astronautarako gaitasuna zeukan Apollo espazio-ontziak eta ondorengoak izango ziren eskifaiaren postuak: Aginte Pilotua, Pilotu Seniorra eta Pilotua.[15] Gemini espazio-jantziaren aldaera bat eramango zuten astronautek.[16] Azkenean, AS-205 misioa bertan behera uztea erabaki zuten, AS-204 misioaren berdina izango zela eta informazio osagarririk emango ez zuela iritzita.[17]

Apollo 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gus Grissom, Ed White eta Roger Chaffee aukeratu zituzten AS-204 misiorako. Euren hegaldiari Apollo 1 izena ipintzea erabaki zuten, lehen hegaldi tripulatua izango zelako, garrantzi handiagoa emateko eta fokua hegaldiarengan ipintzeko. Astronautek espazio-ontzi probak eta entrenamenduak egin zituzten Espazio-ontzi Tripulatuen Zentroan (Manned Spacecraft Center, MSC). 1967ko urtarrilean jaurtiketa-proba egitea erabaki zuten. Proba horretan atzerako kontaketa simulatuko zuten eta suziriaren atal batzuk ondo zebiltzan ikusi. Lehen proba ondo ateraz gero, beste bat egingo zuten otsailean, zorrotzagoa eta suziria eta espazio-ontzia erregaiz hornituta.[18]

Apollo[Betiko hautsitako esteka] 1eko kabina, suaren ondoren.

Urtarrilaren 27ko goizean hasi zuten lehenengo proba. Hasieratik arazoak izan zituzten. Lehenbizi, eskifaiak usain arraroa sumatu zuen espazio-jantzietan. Horregatik, ateak ixtea pixka bat atzeratu zen. Benetako arazoa atzerako kontaketan heldu zen, ordea. Komunikazio-arazoak gertatu ziren atzerako kontaketa hasi zenean, eta gelditu egin zuten. Geldialdian, arazo elektriko batek sua piztu zuen kabinan, eta, %100eko oxigeno-atmosfera zuenez, oso arin zabaldu zen. Presioaren eraginez, kabinaren horma bat apurtu eta sua kanpora zabaldu zen, jaurtiketa-plataformaraino, hain zuzen. Erreskate-saiakera guztiak zapuztu zituen suak. Hiru astronautak itota hil ziren, kanpotik atea zabaldu zutenerako.[18]

NASAk istripua aztertzeko ikerketa-batzordea sortu zuen, Kongresuak gidatuko zuena. Istripuaren errua norena zen adieraztea oso konplexua zela iritzita, aginte-moduluaren diseinuan, kalitatean eta kontrolean akatsak egon zirela ondorioztatu zuten. Programako arduradun batzuk aldatu egin zituzten, hala nola aginte-moduluaren programaren arduraduna eta Apollo Espazio-ontziaren Programa Idazkaritza-arduraduna (Apollo Spacecraft Program Office, ASPO).[19]

Horrez gain, espazio-ontziaren hurrengo bertsioan (Block II deiturikoan) aldaketak egin zituzten. Hasteko, kabinako atmosfera oxigeno hutsezkoa izatetik nitrogenozkoa eta oxigenozkoa izatera pasatu zen.[20] Halaber, kabina eta espazio-jantzien materialak aldatu egin zituzten, sukoiak izan ez zitezen. Atea ere aldatu zuten, irekitzeko errazagoa izan zedin.[20]

Misio-sekuentzia berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait[Betiko hautsitako esteka] Apollo programako espazio-hegaldi tripulaturen intsigniak.

1967ko irailean, Ilargirako misio tripulatura arteko plana onartu zuen NASAk. Misio-sekuentzia bat zenez, misio batetik hurrengora pasatzeko aurrekoa modu arrakastatsuan egin behar zen. Beraz, misio bakoitzean ez zekiten zenbat saiakera egingo zituzten. Erabaki zuten Apollo 4 izatea sekuentziako lehen misioa eta handik jarraitzea. Misio kontaketan, Apollo programako lehen tripulatu gabeko hiru misioak hartu zituzten kontuan. Hala ere, erabaki zuten hildako astronautekiko errespetuz eta euren alargunen nahiei erreparatuz, euren misioak Apollo 1 izena manten zezala.[21][22]

Misio bakoitzari letra bat esleitu zioten, esan bezala, ez baitzekiten zenbat saiakera beharko zituzten hurrengora pasatzeko. Ondorengoak ziren misioak:

A - Saturn V suziria baliozkotzea.

B - Saturn IB suziriaz jaurtita Ilargiratze-modulua baliozkotzea.

C - Aginte- eta zerbitzu-modulu tripulatua Lurraren orbitan ipintzea, Saturn IB suziriaren bidez.

D - Aginte- eta zerbitzu-moduluaren eta Ilargiratze-moduluaren hegaldi tripulatua egitea.

E - Aginte- eta zerbitzu-modulu eta ilargiratze-modulu tripulatuak Lurraren orbitan ipintzea.

F - Lehenengo Ilargi-misioa egitea, baina astronautarik ilargiratu gabe.

G - Lehen Ilargi-misio tripulatua egitea.

Horien segidan, H, I eta J misioak ere bazeuden, Ilargiaren ikerkuntzan sakontzen zutenak.[21]

1967ko azaroaren 9an, Apollo 4 misioak bete zuen A helburua. Hurrengo urteko urtarrilaren 22an B misioa bete zen, Apollo 5 hegaldian.[23] Hala ere, arazo batzuk izan ziren Ilargiratze-moduluan. Proba ez errepikatzea erabaki zuten, baina. Apollo 6 misioak eman zion jarraipena sekuentziari, 1968ko apirilaren 4ean. Pogo efektuagatik kalteak jasan zituen suziriak. Kalteek ez zuten eragin porrotik. Misioko kontrolatzaileak gai izan ziren irtenbide bat aurkitzeko eta, espazio-ontziaren beraren motorra erabiliz, misioa burutzeko. Orduan, Saturn Va prest zegoela eta beste tripulatu gabeko probarik ez egitea ebatzi zuten.[24]

1968ko urriaren 11n, Apollo 7 misioa egin zen. Walter M. Schirra, Donn F. Eisele eta Walter Cunningham astronautak LC-34 jaurtiketa-gunetik bidali zituzten aginte- eta zerbitzu-moduluak probatzeko. Hamaika egunez egon ziren Lurraren orbitan. Arrakasta hutsa izan zen misioa.[25]

Apollo 8 misioa D helburua betetzeko pentsatua zegoen eta 1968ko abenduan egingo zen. Hala ere, udan argi geratu zen ilargiratze-modulua ez zela prest egongo data horretarako. Horregatik, Apollo Espazio-ontziaren Programa Idazkaritzako arduradun George Low-k proposatu zuen Saturn V suziri bat zuzenean Ilargiaren orbitara bidaltzea, beste aginte- eta zerbitzu- modulu bat Lurraren orbitan ipintzeko misio batean alferrik ez erabiltzeko. Gainera, 1968ko irailean, Sobietar Batasunak bi dortoka, euli eta zizare batzuk eta beste zenbait izaki bizidun jarri zituen Ilargiaren orbitan, eta, kosmonautak laster bidaliko zituela aurreikus zitekeen.[26] Erabaki bihurtu zuten, orduan, proposamena. 1968ko abenduaren 21ean, Frank Borman eta Jim Lovell, Gemini proiektuko beteranoak, eta William Anders hasiberria hogei orduz egon ziren Ilargiaren orbitan. Telebistarako Ilargi-gainazaleko irudiak grabatu eta bidali zituzten.[27]

Hurrengo urteko martxoan, Apollo 9 misioan, ilargiratze-modulua ondo zebilela segurtatu zuten. Halaber, gerora Ilargian erabiliko zuten espazio-jantzia probatu zuen Russell L. Schweickart astronautak, ilargiratze-modulutik irten zenean.[28] F helburua, berriz, 1969ko maiatzean konplitu zuten Thomas P. Stafford, John Young eta Eugene Cernan astronauta beteranoek. Ilargiaren gainazaletik 15 kilometrora eraman zuten ilargiratze-modulua.[29]

[Betiko hautsitako esteka]Apollo 11ko eskifaia. Ezkerretik eskuinera: Neil Armstrong, Michael Collins eta Buzz Aldrin.

Apollo 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]

G helburua Apollo 11 espazio-hegaldian bete zuten, espazio-programa osoko misio sonatuenean. 1969ko uztailaren 16an jaurti zituzten. Neil Armstrong, Michael Collins eta Buzz Aldrin astronautek osatu zuten eskifaia. Armstrong eta Aldrin Lasaitasunaren Itsasoan ilargiratu ziren uztailaren 20an; Collinsek orbitan jarraitu zuen. 21 orduz egon ziren Ilargiaren gainazalean.[28] Horietako 2 ilargiratze-moduluaren kanpoan pasa zituzten, ibiltzen, argazkiak ateratzen, materialen laginak hartzen eta ikerketa-gailuak martxan jartzen. Prozesu osoaren zuri-beltzezko telebista-emankizuna egin zuten. Uztailaren 24an itzuli ziren hiru astronautak Lurrera.[30]

Ikerketarako hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espazio-programaren helburu nagusia bete zuten arren, misio gehiago egin zituzten. Apollo 12 misioan, 1969ko azaroan, Charles "Pete" Conrad eta Alan L. Bean astronautak ilargiratu egin ziren, Ekaitzen Ozeanoan. Koloretan grabatzen zuen kamera eraman zuten, baina hondatu egin zen ezer grabatu orduko.[28]

1970eko apirilean, Jim Lovell, Jack Swigert, eta Fred Haise jaurti zituzten Apollo 13an. Bigarren egunean, baina, oxigeno-tanga batek eztanda egin zuen eta zerbitzu-modulua hondatu zuen. Hartara, ilargiratze-modulua erabili behar izan zuten Lurrera itzultzeko, salbamendu-kapsula gisa.[31] Oxigeno-tanga birdiseinatu, eta handik aurrera horrelako bi eramatea erabaki zuten.[32]

1971ko otsailean, Apollo 14an, Alan Shepard-ek, Stuart Roosa-k eta Edgar Mitchell-ek misioa errepikatu zuten, era arrakastatsuan, oraingoan. Hogeita hamahiru orduz egon ziren gainazalean, horietako bederatzi modulutik kanpo. Ordura arteko denbora luzeena izan zen.[33][34]

Beste hiru misio egin ziren, Apollo 15, Apollo 16 eta, azkena, Apollo 17. Hiru horietan Lunar Roving Vehicle ibilgailua eraman eta erabili zen, mugitzen eta laginak biltzen laguntzen zuena. Ikerketa izan zen azken misioen helburua.[35][36][37]

Misioen laburpen-taula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misioa Ibilgailua(k) Jaurtigailua Jaurtiketa Iraupena Eskifaia Misioaren laburpena


AS-201

C. S. M.*

CSM-009

Saturn IB 1966ko otsailaren 26a 37 min 19,7 s Eskifaia gabea Arrakasta partziala.
AS-203

(Apollo 2)

Ezein Saturn IB 1966ko uztailaren 5a Eskifaia gabea Arrakasta.
AS-202

(Apollo 3)

C. S. M.

CSM-011

Saturn IB 1966ko abuztuaren 25a Eskifaia gabea Arrakasta.
Apollo 1

AS-204

C. S. M.

CSM-012

Saturn IB 1967ko otsailaren

21erako aurreikusita

Gus Grissom, Edward

White eta Roger Chaffe

Porrota. Lurrean egindako suziriaren proba batean moduluak su hartu zuen, eta ontziaren atea ezin izan zuten ireki. 3 astronautak hil egin ziren.
Apollo 4

AS-501

C. S. M.

CSM-017

Saturn V 1967ko azaroaren 9a Eskifaia gabea Arrakasta.
Apollo 5

AS-501

L. M.**

LM-1

Saturn IB 1968ko urtarrilaren 22a Eskifaia gabea Arrakasta.
Apollo 6

AS-501

C. S. M.

CSM-020

SM-014

Saturn V 1968ko apirilaren 4a Eskifaia gabea Arrakasta partziala. Pogo efektuak bi Rocketdyne J-2 motorri kalteak eragin zizkien. S-IVB faseko Rocketdyne J-2 motorrak ere huts egin zuen TLIa berrabiaraztean. Hala ere, NASAk Saturn Va tripulatuta erabiltzeko prest zegoela kontsideratu zuen.
Apollo 7 C. S. M.

CSM-101

Saturn IB 1968ko urriaren 11a 260 h 8 min 58 s Walter Schirra, Don

Eisele eta Walter Cunningham

Arrakasta. Misio-proba tripulatua; Saturn suziriaren errendimendu- eta eskifaiarekiko interakzio-probak; Apollo espazio-jantzien lehenengo erabilera; lehenengo zuzeneko emankizunak espaziotik.
Apollo 8 C. S. M.

CSM-103

Saturn V 1968ko abenduaren 21a 147 h 0 min 42 s Frank Borman, James Lovell eta William Anders Arrakasta. Lurreko grabitatearen eraginetik ihes egin zuen lehenengo hegaldi tripulatua; Ilargiraino iritsi zen lehenengo hegaldi tripulatua; tripulaturiko Saturn Varen lehenengo jaurtiketa.
Apollo 9 C. S. M.

Gum Drop

L. M.

Spider

Saturn V 1969ko martxoaren 3a 241 h 0 min 54 s James McDivitt, David Scott eta Russell Schweickart Arrakasta. Ibilgailuaren lehenengo proba Ilargi-konfigurazioan (CSM/LM/Saturn V); tripulatutako Ilargi moduluaren lehenengo probak Lurraren orbitan; ilargiratze-moduluaren eta aginte- eta zerbitzu-moduluaren atrakatze aktiboa.
Apollo 10 C. S. M.

Charlie Brown

L. M.

Snoopy

Saturn V 1969ko maiatzaren 18a 192 h 3 mmin 23 s Thomas P. Stafford, John W. Young eta Eugene Cernan Arrakasta. Banantze- eta akoplamendu-saiakuntzak Ilargiaren orbitan ilargiratze-moduluaren eta aginte-moduluaren artean; ilargiratze-moduluak Ilargiaren gainazaletik 15 km-ra jaistea lortu zuen; ilargiratzea posible izan zitekeen tokien argazkiak egin ziren.
Apollo 11 C. S. M.

Columbia

L. M.

Eagle

Saturn V 1969ko uztailaren 16a 195 h 18 min 35 s Neil Armstrong, Edwin E. Aldrin eta Michael Collins Arrakasta. Lehenengo Ilargi-jaitsiera; lehenengo aldiz modulutik irtetea; Ilargiaren gainazaleko lehenengo laginketa.
Apollo 12 C. S. M.

Yankee Clipper

L. M.

Intrepid

Saturn V 1969ko azaroaren 14a 244 h 36 min 25 s Charles Conrad, Richard Gordon eta Alan L. Bean Arrakasta. Surveyor 3 zundatik gertu doitasun handiz ilargiratzea.
Apollo 13 C. S. M.

Odissey

L. M.

Aquarius

Saturn V 1970ko apirilaren 11a 142 h 54 min 41 s James Lovell, Fred Haise eta John Swigert Arrakasta partziala. Zerbitzu-moduluko oxigeno tanga baten leherketak hirugarren ilargiratzea izango zena geldiaraztea eragin zuen; hiru astronautek Ilargi-modulua salbamendu-kapsula gisa erabili zuten Lurrera itzultzeko.
Apollo 14 C. S. M.

Kitty Hawk

L. M.

Antares

Saturn V 1971ko urtarrilaren 31a 216 h 1 min 59 s Alan B. Shephard, Stuart A. Roosa eta Edgar Mitchell Arrakasta. Lehenengo ilargiratzea zonalde menditsu batean.
Apollo 15 C. S. M.

Endeavour

L. M.

Falcon

Saturn V 1971ko uztailaren 26a 295 h 11 min 53 s David Scott, James B. Irwin eta Alfred Worden Arrakasta. Lunar Rover-a erabili zuen lehenengo misioa; Hadley Rimaren esplorazioa.
Apollo 16 C. S. M.

Casper

L. M.

Orion

Saturn V 1972ko apirilaren 16a 265 h 51 min 5 s John Young, Thomas Mattingly eta Charles Duke Arrakasta. Lunar Rover-arekin esplorazioa Ilargiko mendietan eta Cayley formazioan; Ilargiaren lehenengo erabilera behatoki astronomiko gisa.
Apollo 17 C. S. M.

America

L. M.

Challenger

Saturn V 1972ko abenduaren 7a 301 h 51 min 59 s Eugene Cernan, Ronald Evans eta Harrison Schmitt Arrakasta. Ilargiaren ikerkuntzan mugarri handiak egitea, esaterako, Taurus-Littrow haranaren esplorazioa
Apollo-SL 2 Saturn IB 1973ko maiatzaren 25a Charles Conrad, Paul J. Weitz eta Joseph P. Kerwin Arrakasta. Skylab estazio espazialaren lehenengo tripulatzea. Apollo-SL-1 misioa estazioaren orbitaratzea izan zen.
Apollo-SL 3 Saturn IB 1973ko uztailaren 28a Alan L. Bean, Jack R. Lousma eta Owen K. Garriott Arrakasta. Skylab estazio espazialaren bigarren tripulatzea.
Apollo-SL 4 Saturn IB 1973ko azaroaren 16a Gerald P. Carr, William R. Pogue eta Edward G. Gibson Arrakasta. Skylab estazio espazialaren hirugarren tripulatzea.
Apollo-Soyuz Saturn IB 1975ko uztailaren 15a 217 h 28 min Thomas Sttaford, Vance Brand eta Deke Slayton Arrakasta. Lehenengo NASA eta SESBren baterako misioa. Azkenengo Apollo misioa.

*C.S.M: Command and Service Module (Aginte- eta zerbitzu-modulua)

**L.M: Lunar Module (Ilargiratze-modulua)

Laginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo programak Ilargiko harrien eta lurraren 382 kg lagin ekarri zituen[28]. Gaur egun, lagin horien %75a Ilargiko Laginen Laborategi Instalazioetan daude artxibatuta.[38]

Datazio erradiometrikoko teknikekin egindako neurketen arabera, Ilargian jasotako arrokak, Lurrekoekin alderatuta, oso zaharrak dira. 3,2-4,6 mila milioi urteko eskalakoak dira. Eguzki-sistemaren garapen goiztiarreko garaiaren adibide dira. Apollo 12 misioak KREEP izeneko osagai geokimiko bat aurkitu zuen, zeinak Lurrean ez duen homologorik.[39]

Arroka ia denek talka-efektuen frogak agertzen dituzte. Gainera, arroken zati askok mikro-meteroideek eragindako zuladurak dituzte. Hori Lurreko arroketan ez da gertatzen atmosferaren babesaren ondorioz.

Ilargiko laginen konposizio-analisiak talka handiaren hipotesia sendotzen du. Horren arabera, Ilargia Lurraren eta beste gorputz astronomiko handi baten arteko talkaren ondorioz sortu zen.[40]

Kostuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo programaren kostu totala 25,4 mila milioi dolar amerikar izan zen ( inflazioa kontuan hartuz gero, gaur egungo 156 mila milioi dolar amerikar).[41]

Kantitate horretatik 20,2 mila milioi dolar Apollo espazio-ontzian, espazio-jantzietan, esperimentu zientifikoetan, misio-lanetan eta Saturn suziri-familiaren diseinu, garapen eta produkzioan gastatu ziren. Bestetik, Apollo programarekin erlazioa zuten instalazioen eraikuntzak eta erabilerak beste 5,2 mila milioiko gainkostua eragin zuten.

1973ko udaberrian, Amerikako Estatu Batuetako Kongresuari aurkeztu zioten NASAren kostuen sailkapen ofiziala:

Apollo proiektua Kostua (mila milioi $)
Apollo espazio-ontzia 8,5
Saturn suziriak 9,1
Suzirien motorren garapena 0,9
Operazioak 1,7
Jarraipena eta datuen lorpena 0,9
Lurreko instalazioak 1,8
Operazioak instalazioetan 2,5
Totala 25,4

1960ko hamarkadan, espazio-hegaldien kostuaren estimazio zehatz bat egitea oso zaila zen, zuzendaritzaren esperientzia faltagatik. NASAk egindako aurrekontuen analisian 7-12 mila milioi dolarreko estimazioa egin zen tripulatutako ilargiratze-saiakerentzako. NASAko James Webb administratzaileak estimazio hori 20 mila milioi dolarreraino igo zuen.[42]

Apollo proiektua egundoko mugarria izan zen, bake-garaian egindako ikerketarik handiena. Urte oparoenetan, proiektuak 400.000 langile eta kontratistari egiten zuten lan AEB osoan, eta 1960ko hamarkadako NASAren aurrekontuaren erdia baino gehiago zen.[43]

Lehenengo ilargiratzearen ostean, interes politiko eta publikoa murriztu egin zen, baita Nixon presidentearena ere[44]. NASAren aurrekontuek ezin zuten Apollo misioen (bakoitzak batez beste 445 milioi dolar kostatzen zuen[45]) eta transbordadore espazialaren garapenaren kostua jasan.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia eta ingeniaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Earthrise[Betiko hautsitako esteka] (William Anders)

Apollo programak teknologiaren hainbat arlo garatu zituen eta 2015 urterako 1.800 produktu deribaturen sortzea eragin zuen.[46] Aginte-moduluan eta ilargiratze-moduluan erabilitako nabigazio ordenagailua zirkuitu integratuen hasierako ikerketen sustatzailea izan zen. 1963 urterako, Apollo AEBetako zirkuitu integratuen produkzioaren %60 erabiltzen ari zen.

Apollo programarako beharrezko teknologia eta teknikak Gemini proiektuari esker garatu ziren.[47]

Eragin kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo 8ko eskifaiak, Lurrerako itzuleran, Lurraren eta Ilargiaren lehenengo zuzeneko irudiak eta Genesis liburuko kreazio istorioa errezitala bidali zituen, 1968ko gabon gauean.[48] Kalkuluen arabera, gabon gaueko emankizuna munduko populazioaren laurdenak ikusi zuen,[49] eta Apollo 11ren zuzeneko Ilargi-paseoa munduko populazioaren bostenak ikusi zuen.[50]

The[Betiko hautsitako esteka] Blue Marble (Apollo 17tik)

Apollo programak mugimendu ekologistetan ere eragina izan zuen 1970eko hamarkadan, astronautek egindako argazkien ondorioz. Argazki horien artean ezagunenetakoak dira: Earthrise, Wiliam Anders-ek egina, eta The Blue Marble, Apollo 17ko astronautek egina. Azken hori ikur ekologista bilakatu zen, Lurraren hauskortasunaren, ahultasunaren eta espazio zabaleko isolamenduaren irudikapen gisa.[51]

The Economisten arabera, Apollo programak Sobietar Batasunari espazioko lasterketan irabazteko Kennedy presidentearen helburua lortu zuen, merkatu-librearen nagusitasuna frogatuz. Argitalpenak ironikoki argitzen zuenez, helburua lortzeko, programak sekulako baliabide publikoen bultzada behar izan zuen.[52]

Apollo 11ren emisio-datuen zaharberritze proiektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apollo 11ren 2009ko 40. urteurrena baino lehenago, NASA Ilargi-paseoaren zuzeneko emankizunaren bideokasete originalak bilatzen saiatu zen. Hiru urteko bilaketa sakon baten ondoren, ez zituzten agertu. Horregatik, kaseteak ezabatuak izan zirela ondorioztatu zuten. Ikusteko egoera onenean zegoen telebista-emankizuna digitalki birmasterizatutako bertsio berri batean argitaratu zen.[53]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Chariots For Apollo, ch1-7» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  2. (Ingelesez) Preble, Christopher A.. (2003-12). «"Who Ever Believed in the 'Missile Gap'?": John F. Kennedy and the Politics of National Security» Presidential Studies Quarterly 33 (4): 801–826.  doi:10.1046/j.0360-4918.2003.00085.x. ISSN 0360-4918. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  3. «The Making of the President 1964. By <italic>Theodore H. White</italic>. (New York: Atheneum Publishers. 1965. Pp. xi, 431. $6.95.)» The American Historical Review 1966-04  doi:10.1086/ahr/71.3.1102. ISSN 1937-5239. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  4. United States, ed. (1961). Discussion of Soviet man-in-space shot. U.S. Govt. Print. Off (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  5. «Address to Joint Session of Congress May 25, 1961 | JFK Library» www.jfklibrary.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  6. Smith, Robert W.. (1995-09). «Suddenly, Tomorrow Came...: A History of the Johnson Space Center. Henry C. DethloffThe Missile and Space Race. Alan J. Levine» Isis 86 (3): 525–526.  doi:10.1086/357312. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  7. a b c «Launch Vehicle» history.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  8. (Ingelesez) Leary, Warren E.. (2002-03-27). «T. J. Kelly, 72, Dies; Father of Lunar Module (Published 2002)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  9. «chapter 3» history.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  10. «Chariots For Apollo, ch7-6» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  11. «Launch Vehicle» history.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  12. (Gaztelaniaz) «Post Launch Report for Mission as-201 (Apollo Spacecraft 009) | Apollo Command/Service Module | Apollo (Spacecraft)» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  13. (Ingelesez) «Post Launch Report for Mission AS-202 | Apollo Command/Service Module | Apollo Program» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  14. «NASA Technical Reports Server (NTRS)» ntrs.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  15. «Apollo flight crew nomenclature changes» web.archive.org 2010-02-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  16. «A1C» www.astronautix.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  17. «Chariots For Apollo, ch8-7» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  18. a b «NASA Apollo Mission Apollo-1-- History of Spacecraft and The Accident - Apollo 204 Review Board» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  19. Gray, Mike.. (1994, ©1992). Angle of attack : Harrison Storms and the race to the moon. Penguin Books ISBN 0-14-023280-X. PMC 30520885. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  20. a b «Chariots For Apollo, ch9-4» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  21. a b Ertel, Ivan D.; Newkirk, Roland W.; et al. (1978). The Apollo Spacecraft: A Chronology.
  22. «Project Apollo: A Selective Bibliography of Books» history.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  23. «Apollo Expeditions to the Moon: Chapter 4» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  24. «Chariots For Apollo, ch10-5» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  25. (Ingelesez) Mansfield, Cheryl L.. (2018-01-09). «Apollo 7» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  26. (Ingelesez) A Man on the Moon. 2020-03-15 (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  27. «Chariots For Apollo, ch11-6» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  28. a b c d «Extravehicular Activity» history.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  29. «APOLLO 10» er.jsc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  30. Loff, Sarah. (2015-04-17). «Apollo 11 Mission Overview» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  31. «NASA Apollo Mission Apollo-13» science.ksc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  32. «Where No Man Has Gone Before, Ch11-7» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  33. «NASA - NSSDCA - Spacecraft - Details» nssdc.gsfc.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  34. (Ingelesez) Mansfield, Cheryl L.. (2018-01-09). «Apollo 14» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  35. (Ingelesez) Mansfield, Cheryl L.. (2018-01-09). «Apollo 15» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  36. (Ingelesez) Mansfield, Cheryl L.. (2017-05-15). «Apollo 16» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  37. (Ingelesez) Mansfield, Cheryl L.. (2015-03-16). «Apollo 17» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  38. (Ingelesez) «NASA - Rock Solid: JSC's Lunar Sample Lab Turns 30» www.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  39. Harland, David M. (David Michael), 1955-. (2008). Exploring the moon : the Apollo expeditions. (2nd ed. argitaraldia) Springer ISBN 978-0-387-74641-8. PMC 233971448. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  40. Burrows, William E., 1937-. (1999). This new ocean : the story of the first space age. (Modern Library pbk. ed. argitaraldia) Modern Library ISBN 978-0-375-75485-2. PMC 43360364. (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  41. 1974 NASA authorizationhearings, Ninety-third Congress, first session, on H.R. 4567 (superseded by H.R. 7528).. Washington : 1973. (Noiz kontsultatua: 2020-11-11).
  42. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-10-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  43. (Ingelesez) Skolnikoff, Eugene B; Hoagland, John H. (1968). The world-wide spread of space technology,. M.I.T. Center for Space Research PMC 14154430. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  44. (Ingelesez) «How Richard Nixon Changed NASA» The Planetary Society (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  45. 1974 NASA authorizationhearings, Ninety-third Congress, first session, on H.R. 4567 (superseded by H.R. 7528).. Washington : 1973. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  46. «NASA Spinoff Database» web.archive.org 2019-09-04 (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  47. «Chariots For Apollo, ch9-4» www.hq.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  48. (Ingelesez) Administrator, NASA. (2015-02-19). «Apollo 8: Christmas at the Moon» NASA (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  49. Chaikin, Andrew, 1956-. A man on the moon : the voyages of the Apollo astronauts. ISBN 0-670-81446-6. PMC 29548704. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  50. Burrows, William E., 1937-. (1999). This new ocean : the story of the first space age. (Modern Library pbk. ed. argitaraldia) Modern Library ISBN 978-0-375-75485-2. PMC 43360364. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  51. Petsko, Gregory A.. (2011-04-28). «The blue marble» Genome Biology 12 (4): 112.  doi:10.1186/gb-2011-12-4-112. ISSN 1474-760X. PMID 21554751. PMC PMC3218853. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  52. «Apollo plus 50» The Economist 2011-05-19 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).
  53. (Ingelesez) «Houston, We Erased The Apollo 11 Tapes» NPR.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]