Apollo 13 (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Apollo 13 (euskaraz Apolo 13) 1995eko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren historia drama filma bat da. Apolo 13a ilargirako misioaren espazio-bidai gorabeheratsua kontatzen du, misio horretako partaidea izan zen Jim Lovell astronauta eta Jeffrey Kluger idazlearen Lost Moon ("Ilargian galdurik") liburuan oinarritua dagoelarik. Bertan, Tom Hanks, Kevin Bacon, Bill Paxton, Gary Sinise eta Ed Harris aktoreek antzeztu zuten.

Filma honek bederatzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta bi irabazi zituen: Muntatze onenaren Oscar Saria (Mike Hill eta Daniel P. Hanley) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Rick Dior, Steve Pederson, Scott Millan eta David MacMillan).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970. urtea, AEB. NASAk James Lovell (Tom Hanks), Jack Swigert (Kevin Bacon) eta Fred Haise (Bill Paxton) hautagaiak Ilargira joango den hurrengo estatubatuar espazio-bidaiarako aukeratu berri ditu, Apolo 13. Bidai horretan zehar ustekabeko leherketa batek kalte larriak sortu eta espaziontzia Lurretik urrunduaraziko du, gizateri osoa hiru astronauta horien zoriaz eta Lurera bizirik itzultzeko burutuko duten borrokaz adi-adi egongo da. Benetazko istorio edo drama hau misio honetako hiru astronautetako bat izan zen James A. Lovellen ikuspuntutik kantatzen da (filmean Tom Hanks aktoreak antzeztua), bera eta espazioan galdutako beste bi kideen ahalegina erakusten da, bitartean NASA milaka pertsonek eta AEBtako gobernuak erlojuaren aurkako lasterketa batean hiru astronautak Lurera bizirik ekartzeko haiei laguntzen ahaleginduko direlarik.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Tom Hanks Jim Lovell
Bill Paxton Fred Haise
Kevin Bacon Jack Swigert
Gary Sinise Ken Mattingly
Ed Harris Gene Kranz
Kathleen Quinlan Marilyn Lovell
David Andrews Pete Conrad
Max Elliott Slade Lovellen seme zaharrena, James (Jay)

Kanpo loturak