Apolo ontzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Apolo ontzia Apolo programaren parte gisa diseinatu zen, Ameriketako Estatu Batuetan, 1960ko hamarkadan zehar. Helburua 1970an gizaki bat Ilargira eramatea eta Lurrera berriro itzultzea zen.

Larrialdietako ihesaldi sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honen xedea aginte-modulua, tripulazioa zeukan ontzia, jaurtitze ibilgailutik ahalik eta urrunago mantentzea zen misioa abortatu behar bazen. Estualdia sute bate eragin zezakeen edota kohetearen eztanda. Ihesaldi sistema honek automatikoki (edota eskuz eraginda) funtzionatuko zuen erregai solidoaren kohetea tiratzeko eta egonkortze-sistema zabaltzeo aginte-modulua kohetetik eta bere zorigaitzako ibilbidetik ahalik eta gehien aldendu zedin. Gero, ihesaldi-sistema zokoratuko zen eta aginte-moduluak lurreratuko zuen bere jausgailu-sistemari esker. Jaurtiketaren plataforman estualdiren bat gertatuko balitz, ihesaldi-sistema aginte-modulua altuera nahiko batera jasoko zuen jausgailuak arazorik gabe zabal zitezen lurrazala ikutu baino lehen.

Hala ere, gerora zenbait izkutatutako dokumentuk baieztatzen zuten eztanda bat gertatzekotan, ihesaldi-sistemak bi segundu behar zituela bere sistema aktibatzeko, aldiz, eztandak arinago erreko zukeen kohete osoa eta ez legoke astronautak salbatzerik.

Zehaztapenak

  • Longitude osoa: 10,2 m
  • Diametroa: 0,66 m
  • Pisu osoa: 4.170 kg
  • bultzakada: 689 kN

Aginte-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolo 14 ontziaren aginte-modulua

Aginte- edo komando-modulua Apolo ontziaren kontrolgunea eta tripulazioaren ostatua zen. Modulu honek presurizatutako kabina nagusia, astronauten eserleua, ekipamendu instrumentala eta kontrolekoa, sistema optikoak eta norabidekoak, komunikazio sistemak, ingurumenaren kontrol sistema, bateriak, beroa jasaten zuen ezkutu termikoa, eskuin aldeko eskotila, ilargiratze-moduluarekin komunikatzeko gaineko esotila, bost lehiatila eta jausgailu sistema.

Zerbitzu-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolo 13aren matxuratutako zerbitzu-modulua

zerbitzu-modulua Apolo ontzian presurizaturik ez zegoen modulu bakarra zen. Modulu honek erregaia, bateriak, garaitze handiko antenak, erradiadore, ura, oxigenoa, hidrogenoa, erreakzio kontrolaren sistema eta ilargiaren orbitan sartzeko eta orbita bera atzean uzteko propulsio sistema eramaten zituen. Apolo 15, Apolo 16 eta Apolo 17 misioetan Lurraren satelitea ikertzeko zenbait tresna zientifiko zeramatzan barnean. Propultsatzaileak eta motore nagusiak zerbitzu-moduluaren zati handiena okupatzen zuten. Hauek, ilargiaren orbitara sartzeko eta irtetzeko aukera ematen zuten. Era berean, norabidean zehazpenen bat egiteko parada eskeintzen zuen. Zerbitzu- moduluak aginte-moduluarekin bat egiten jarraitzen zuen misio osoan zehar. Horregatik, Aginte- eta zerbitzu-modulua zeritzon zati honi. Hala ere, Lurraren atmosfera zeharkatu baino arinago askatu egiten zen, bere betebeharra agortuta zegoelako fase horretan eta gainera ezkutu termikorik ez zuelako.

Ilargiratze-modulua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apolo 16 ontziaren LM Ilargian pausatuta

ilargiratze-moduluaren betebeharra gure satelitean ilargiratzea eta ilargiaren orbitara berriro itzultzea zen. Ontzian bi zati nagusi desberdintzen ziren: jeitsiera-modulua eta igoera-modulua. Ontzia hegaldi espazialetarako bideratuta zegoen espreski. Moduluak bizitzeko-sostenguaz lau edo bost egunez hornitzen zituen bi astronautak. Grumman Aircraft Companyk eraiki zuen Apolo ontziaren zati hau. Jeitsiera-moduluak lurreratzeko ekipamendua, radarraren antena, jeitsierarako motorea eta bere eregaia zeraman. Horrez gain, zenbait konpartimentu zituen Apolo programaren esperimentuetarako tresnak (ASLEP ingelesez), aginte-moduluarekin bateratzeko eskotila, PGNCS deituriko kontrol sistemak, radar eta komunikaziorako antenak, suziria eta ilargiaren orbitara itzultzeko eta aginte- eta zerbitzu-moduluarekin bat egiteko maniobrak ondo atera zitezen erregai adina eramaten zituen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apolo ontzia Aldatu lotura Wikidatan