Apolodoro Atenaskoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau gramatikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apolodoro».

Apolodoro Atenasekoa[1] (antzinako grezieraz: Ἀπολλόδωρος; Atenas, K. a. 180-Pergamo, K. a. 119) gramatiko, historialari eta mitografo greziar bat izan zen, Apolodoro Gramatikoa ere deitua.

Atenasen jaioa, Alexandrian bizitzen jarri zen, non Aristarko Samotraziakoaren ikaslea izan zen eta K. a. 140ean loratu (floruit) zen. Epikuroren eskola filosofikoan aritu zen. K. a. 146an Alexandria utzi zuen eta Pergamon ezarri zen. K. a. 119an hil zen.

Antzinakoek, oker, Βιβλιοθήκη izenburudun eta Liburutegi mitologikoa bezala ezagutzen den prosazko mitologiazko epitome baten egiletza eman zioten, non olerkariek ematen zituzten mito bakoitzaren bertsio ezberdinak bateratzen saiatzen zen. Lan hau, zati batean baino ez da mantendu, baina greziar mitologiaren azterketarako iturririk nagusienetako bat da. Dirudienez, benetan, I. mendean edo II. mendean eginiko egile jakinik gabeko bilketa bat da.

Jainkoei buruz izeneko tratatu baten egilea bai izan zen, baita Iliadan txertatutako Itsasontzi katalogoari buruzko opuskulu batena ere, Estrabonen Geografia lanean iturri bezala erabili zena. Garrantzitsuak dira, baita ere, Kronika batzuk bertso ianboetan, non Greziaren historiaren kronologia ezartzen zen Troiaren erorketatik K. a. 144 arte, bertan, beste inon aurki ez daitezkeen Atenasko arkonteei buruzko datuak aurki baitaitezke. Gramatika eta kritikari buruzko zenbait lan ere idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]