Apostoleion (Konstantinopla)

Koordenatuak: 41°01′11″N 28°56′59″E / 41.0197°N 28.9497°E / 41.0197; 28.9497
Wikipedia, Entziklopedia askea
Apostoleion (Konstantinopolis)» orritik birbideratua)
Apostoleion
Ἅγιοι Ἀπόστολοι
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Metropolitan municipality in TurkeyIstanbul
Koordenatuak41°01′11″N 28°56′59″E / 41.0197°N 28.9497°E / 41.0197; 28.9497
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVI. mendea
Izenaren jatorriaapostolu
ErlijioaEliza ortodoxoa
Izenaapostolu
Arkitektura
Estiloabizantziar arkitektura

Apostoleion edo Apostolu Santuen eliza (grezieraz: Άγιοι Απόστολοι, Agioi Apostoloi) Konstantinoplan zegoen eliza zen. Konstantino I.a Handiaren mausoleoa zen eta 550ean sagaratu zuten.

Turkiarrek hiria konkistatu zutenean hau suntsitu zuten eta bere ordez meskita bat eraiki zuten. Gaur egun ezagutzen ditugun datu guziak Prokopio Zesareakoaren eskutik iritsi zaigu.

Oinplano zentralizatua zuen, gurutze greko formakoa. Gurutzearen bost laukiek kupula bana zuten eta erdian, gurutzaduran, kokatzen zen Konstantinoren sarkofagoa. Honen inguruan, hamabi apostoluen erlikiak zeuden, mausoleoari martyriumaren esanahia gehituz. Badirudi, enperadoreak, bere burua 13. apostolua bezala ikusten zuela.

Eredu hau, geroago eraikiko ziren eraikinetan errepikatuko zen, ezagunena Veneziako San Marko basilika.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]