Apostoluen Eginak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apostuluen Egintzak» orritik birbideratua)

Apostoluen Eginak (grezieraz Praxeis Apostolon) Itun Berriko bosgarren liburua da, gehienetan Ebanjelioen ondoren agertzen dena. Jesukristoren lehen jarraitzaileen historia kontatzen du, gehienbat Hamabi Apostoluen eta San Pauloren ibilerak.

Lehenengo ataletan Jesusen biztuera eta igokundearen ondorengo gertaerak agertzen dira: Mendekoste eguneko Espiritu Santuaren etorrera, Elizaren lehenengo zabalkundea eta Apostolu batzuen lehen eginkizunak (bereziki Pedro eta Feliperenak). Liburuaren bigarren partean San Pauloren kristautzea kontatzen da; hortik aurrera beronek hartuko du liburuko protagonismo handiena. Izan ere, liburuaren zatirik handiena Paulok Mediterraneo inguruko eliza berrietara egindako ikustaldiak betetzen dute. Azken atalean Paulo Erromara heldu zela kontatzen zaigu. Liburuan ez da bere heriotza kontatzen, baina tradizioaren arabera bertan hil zuten.

Bibliako aditu gehienen arabera, liburu hau Lukasek idatzi zuen (hirugarren ebanjelioa idatzi zuenak) 60-70 urte inguruan, neurri handi batean ebanjelioaren jarraipen gisa. Apostoluen Eginak liburuko sarrerak, izan ere, Ebanjelioaren amaierarekin lotura dauka.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]