Appaloosa (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Appaloosa
Datuak
Jatorrizko izenburua Appaloosa
Izenburua euskaraz Appaloosa
Urtea 2008
Estreinaldia 2008ko irailaren 18a
Generoa Western
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 115 minutu
Banatzailea New Line Cinema
Zuzendaria
Ed Harris
Ekoizleak
Ed Harris
Robert Knott
Robert B. Parker idazlearen eleberrian oinarritua
Gidoilariak
Ed Harris
Robert Knott
Aktoreak
Viggo Mortensen
Ed Harris
Renée Zellweger
Jeremy Irons
Lance Henriksen
Musikagileak
Jeff Beal
Argazkilariak
Dean Semler
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa

Appaloosa 2008ko Ed Harris zinema zuzendari eta aktorearen Western filma bat da. Bertan, Ed Harris aktoreas gain, Viggo Mortensen, Renée Zellweger, Jeremy Irons eta Lance Henriksen aktoreek ere antzeztu zuten. Filma hau Robert B. Parker idazlearen izen bereko Appaloosa eleberrian oinarritua dago.

Filma hau ohiko western generoko filmen moldetik at dago, bertan Mendebalde Urruna aitzakitzat hartu protagonisten piskologian sakontzen baita, bai eta pertsonen arteko harremanetan ere: adiskidetasuna, maitasunean... honela, gaur egungo jendearen arazoekin edo gora behera pertsonalekin bat egiten duen istorioa kontatuz.

2008ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, urte bereko Bostongo Zinemaldian saritua izan zelarik.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1882, Mexiko Berria. Virgil Cole agentea (Ed Harris) eta haren adiskide den Everett Hitch-ek (Viggo Mortensen) legerik gabeko hainbat udalerri baketzea lortu izan dute. Appaloosa mehatz udalerria bere sheriffa eta bere taldekideen hilketaren ondoren zaindaririk gabe gelditzean, herritarrek Cole eta Hitch-i bertaratzeko deitu eta hilketa horien arduraduna atxilotzeko eginkizuna emando diete. Halere, hura ez da lan erraza izango. Bertako Randall Bragg (Jeremy Irons) arrantxo gizon eta lurjabearen gizon ankerrei aurre egiteaz gain, Allison French (Renée Zellweger) emakume erakargarri nahiz zuriaren portaerei ere aurre egin beharko diete, bi lagunen adiskidetasuna jokoan jarriz.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]