Appenzell
Wikipedia(e)tik
Appenzell Suitzako kantoi ohia da, erlijio-arazoen eraginez bitan banatu zena:
- Ipar-mendebaldean, Ausser Rhoden, 242,6 km2 eta 48.800 biztanle (1985ean). Hiriburua, Herisau. Hizkuntza: alemana. Erlijioa: protestantea.
- Hegoaldean, Inner Rhoden, 172,3 km2 eta 13.000 biztanle (1985ean). Hiriburua, Appenzell. Hizkuntza: alemana. Erlijioa: katolikoa.
Lurralde menditsua da, artzain-ekonomian oinarritua.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.