Apsirto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apsirto
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaAeëtes (en) Itzuli
AmaAsterodeia (en) Itzuli eta Neaera (en) Itzuli
Anai-arrebakMedea

Greziar mitologian, Egialeo, Apsirto edo Absirto, Kolkidako (egungo Georgia) printze bat zen, Eetes erregearen eta Asterodea ninfaren semea.

Medeak Jasonekin ihes egin zuenean urrezko ahari-larrua eramanez, Eetes erregeak, bere semeari, haien atzetik joateko esan zion eta bueltan ekar zitzala. Apsirtok, Danubio ibaiaren itsasoratzean harrapatu zituen, baina alferrikako heriotzak eragozteko, argonautekin tregoa bat adostu zen, honen bidez, tokiko errege baten borondatean utziz Medeak bere aitarekin itzuli eta urrezko ahari larrua itzuli edo Jasonekin jarrai ote zezakeen erabakitzea. Baina Medeak, bere nahiak zapuztuak gera zitezkeela ikusirik, bere anaiordeari mezu bat bidali zion, benetan, argonautek bahitua zutela esanez, eta berarekin oso gustora itzuliko zela gau horretan aparte zegoen baso batean berarekin biltzen bazen. Printze inozoa tranpan erori zen, eta Jasonek hil zuen, Medeak esandako tokian bere zain zegoena, ordutik aurrera, Apsirto izena daraman ibai baten ertzean. Traizioagatik salatua ez izateko, Jasonek, Apsirtok, lehorreratu eta toki hartara joan zenean tregoa hautsi zuela argudiatu zuen.

Beste bertsio batek dioenez, Apsirto ume bat zen oraindik Medeak, berarekin eta argonautekin ihes egin zezan konbentzitu zuenean. Baina, Eetesen armadak harrapatu behar zituela ikusi zuenean, hil egin zuen, bere gorpua zatitu eta itsasoan sakabanatuta bota zituen. Eetes erregea, ikaratua, bere semearen zatiak banan-banan biltzen hasi zen, argonauten espedizioari, ihes egiteko denbora eman ziolarik.

Medea, alhadurengatik edo Argo ontziaren orakulu mastak, purifikatua izan arte garraiatzeari uko egin ziolako, bere izebarengana joan zen, Zirtze aztia, hilketa nardagarriagatik purifika zezan, horretarako ustekabean joan zirelarik, eta ez zioten biktimaren izenik esan. Beharrezko zeremoniak eta garbiketak egin ondoren, Zirtze, benetako istorioaz ohartu zen, eta bere gortetik kanporatu zituen Jason eta Medea, euren zain zeuden argonautekin itzuli zirenak.

Estrabonek, Apsirtoren heriotza askoz beranduago gertatu zela dio, espedizioa, printzearen omenez, Apsirtida izena jaso zuten Adriatikoko uharte batzuetan zegoenean.

Egileren batzuk, gaztea Egialeo deitzen zela diote, eta Apsirto (jaurtia esan nahi duena) bere heriotzaren ondoren jarri zioten izena dela.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]