Apu Nahasapeemapetilon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apu Nahasapeemapetilon
Simpsondarrak
Argitalpena
Lehen agerpena1990ko otsailan
SortzaileaMatt Groening
Ageri den obrak
Bikoizketa-aktoreaHank Azaria
Datu biografikoak
JaiotzaIndia, 1951ko irailaren 28a
Adina37 urte
SexuaGizonezkoa
EspezieaGizakia
EgoitzaSpringfield
Familia
AitaApu Nahasapeemapetilon Sr.
AmaMrs. Nahasapeemapetilon
Ezkontidea(k)Manjula Nahasapeemapetilon
Anai-arrebak
Senideak
EtsaiakSnake, Ned Flanders

Apu Nahasapeemapetilon Simpsondarrak telesaiko pertsonai bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kwik-E-Marteko jabea da. Manjula Nahasapeemapetilonekin ezkonduta dago eta zortzi seme-alaba ditu, lau mutil eta lau neska: Anoop, Uma, Nabendu, Poonam, Priya, Sandeep, Sashi eta Gheet. Anaia Sanjayk harekin lan egiten du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apu hasi zen Kiwik-E-Marten bere ikasle garaian bere ikasketak ordaintzeko. Legez kanpoko etorkin gisa jarraitu zuen, Quimby alkateak udal-lege bat proposatu zuen arte, agiririk gabeko atzerritarrak kanporatzeko. Apuk erantzun zuen Springfieldeko mafiaren jaiotza-ziurtagiri forjatu bat erosiz. ziurtagiri horrek Herb eta Judy Nahasapeemlon estatubatuarrak (Green Bay, Wisconsin) izendatu zituen gurasoak. Hala ere, bere jatorriari uko egiten ari zela konturatu zenean, plan hori utzi eta herritartasun proba pasatzea lortu zuen Lisaren eta Homer Simpson-en laguntzarekin. Hala, bere burua "atzerritar erdi-ilegaltzat" hartzen du.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo agerpena zortzigarren atalean izan zen 1990eko otsailean[2] "The Telltale Head" izeneko kapituluan. Ahotsa jarri zion aktorea Hank Azariaizan zen. 2018ko urriaren 26an (kontrobersia asko izanez gero), zurrumurruen arabera, ikuskizunaren ekoizleak Apu erabat kenduko luketela ikuskizunetik, lehenago Hank Azaria aipatu zuen, pertsonaiarengandik aldentzea ondo zegoela esanez.[3]. 2020. urtearen hasieran, Azariak iragarri zuen Apu pertsonaiatik urruntzen ari zela, batez ere estereotipoengatik eta betikotzen zuen partzialtasunagatik[4]. Gaur egun Apu pertsonaia, kapitulu batzuetan agertzen da, baina pertsonaia betegarri gisa bezala, elkarrizketarik gabe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Much Apu About Nothing. 2022-09-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. (Ingelesez) «Apu Nahasapeemapetilon» Simpsons Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  3. (Ingelesez) O'Falt, Chris; O'Falt, Chris. (2018-10-26). «‘The Simpsons’ Is Eliminating Apu, But Producer Adi Shankar Found the Perfect Script to Solve the Apu Problem» IndieWire (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  4. (Ingelesez) Itzkoff, Dave. (2020-02-25). «Why Hank Azaria Won’t Play Apu on ‘The Simpsons’ Anymore» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]