Aquila (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aquila
Aquila constellation map.svg
Datuak
Laburdura Aql
Genitiboa Aquilae
Sinbologia Arranoa
Igoera zuzena 20 h
Deklinazioa
Eremua 652 gradu karratu

22. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

3
Izarrik distiratsuena Altair (α Aquilae)

(ageriko magnitudea 0,77)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+85° eta −75° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Abuztuan

Aquila (Arranoa) Zeru-ekuatoretik gertu kokatuta dagoen konstelazio bat da. Izar distiratsuak ditu, eta erraz antzeman dakioke gaueko zeruan. Ptolomeok deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta 88 konstelazio modernoetako bat.

Aquilako astrorik distiratsuena Altair da. Izar zuri bat da, guregandik 16,8 argi-urtera dago, eta oso errotazio-abiadura handia du, 240 km/s edo handiagoa, Eguzkiarena baino 120 aldiz handiagoa.

Konstelazio honetan, zenbait noba garrantzitsu agertu dira. Haietako bat K.o. 389. urtean agertu zen, eta Artizarraren distira berdindu zuen. 1918. urtean, Nova Aquilaek (V603 Aquilae) Altairren distira gainditu zuen.


Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Aquilae (Altair), 0,76ko magnitudekoa, zeruko hogeigarren izarrik distiratsuena da (itxurazko magnitudeari dagokionez). Izar zuria da, eta 16,8 argi-urtera dago. Deneb (α Cygni) eta Vega (α Lyrae) izarrekin batera, Udako triangelua eratzen du.
  • β Aquilae, 3,71 magnitudekoa; azpierraldoi horia da, pixka bat aldakorra.
  • γ Aquilae, 2,72ko magnitudekoa: Konstelazioko bigarren distiratsuena da. Altairretik 2° iparraldera dago.
  • δ Aquilae, 3,36 magnitudekoa. Izar-sistema bikoitz edo hirukoitza da, eta haren izar ikusgaia azpierraldoi zuri-hori bat da.
  • ε Aquilae, izar-sistema bat da. Haren osagai nagusia izar erraldoi laranja bat da.
  • ζ Aquilae (Deneb el Okab), 2,99ko magnitudekoa. Konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da.
  • η Aquilae, izar aldakor klasiko distiratsuenetako bat da. Haren magnitudea 3,6tik 4,6ra aldatzen da 7,1766 eguneko periodoan.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aquila (konstelazioa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]