Arüe-Ithorrotze-Olhaibi
|
Arüe-Ithorrotze-Olhaibi |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Aroue-Ithorots-Olhaïby |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donapaleu |
| Alkatea | Jean-Pascal Barneix (2008-2014) |
| Herritarra | Arüetar-Ithorroztar-Olhaibitar |
| Koordenatuak | 43°19′9″N 0°54′59″W / 43.31917°N 0.91639°WKoordenatuak: 43°19′9″N 0°54′59″W / 43.31917°N 0.91639°W |
| Eremua | 17,85 km2 |
| Garaiera | 89 - 231 m |
| Posta kodea | 64120 |
| INSEE kodea | 64049 |
| Biztanleria | 260 bizt |
| Dentsitatea | 14,57 bizt/km² |
| Sorrera | 1975 |
Arüe-Ithorrotze-Olhaibi Zuberoako udalerria da, Pettarra eskualdean kokaturik dagoena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Uhaitzandi eta Lauirase ibaien zenbait ibaiadar udalerritik igarotzen dira.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Etxarri iparraldean
- Sarrikotapea hego-ekialdean
- Domintxaine-Berroeta mendebaldean
- Ainharbe eta Lohitzüne-Oihergi hegoaldean
Udalerria mugakidea da Bearnorekin ipar-ekialdean.
[aldatu] Etxeak eta Auzoak
- Arüe : Alapea, Aldagaraia
- Ithorrotze
- Olhaibi
[aldatu] Historia
Ithorrotzen Abadia laiko bat izan zen, Zuberoako bizkonderriaren menekoa zena. Olhaibiko etxaldea ere, Zuberoako bizkonderriaren menpe zegoen eta bertako titularra Zuberoako hamar agintedunetariko bat zen.
Arüe Frantziako Iraultzaren garaian arrazoiaren tenplu bihurtu zen eta politika jakobino antierlijiotsua aplikatu Euskal Herriko herri bakarra izan zen, Bearnotik duen hurbiltasunaren ondorioz. Halaber, Pettarrako degerietako bat ere izan zen.
[aldatu] Kultura
Udalerria Donejakue Bideko aldakia den Via Podiensisean kokaturik dago.
[aldatu] Demografia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
- 2004: INSEEk ezarritako behin-behineko biztanleria
|
|||||||
