Ar-Abbatârik

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ar-Abbatârik (Eguzkiaren Bigarren Aroko 2618-2899, 2825-2899 bitartean errege) edo Tar-Ardamin quenya hizkuntzan, batzuetan Numenorreko gobernarien artean aipatzen da, baina, beste batzuetan aipatu gabe uzten da. Tar-Kalmazilen semea zen, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2618an jaio eta Eguzkiaren Bigarren Aroko 2899an hil zena. Gobernarietako bat bezala kontutan hartzen bada, Numenorreko hemeretzigarren erregea izango litzateke.

Adunaikoz, bre izenak, "Munduko Zutabea" esan nahi du, eta, quenyaz "Munduko Lehena" esan nahiko luke. Tar-Ardamin, aipatu gabe uzten da Eraztunen Jaunaren A eranskinean agertzen den Numenorreko gobernari zerrendan, baina laburki aipatzen da Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak lanean. Christopher Tolkienek, Amaitu gabeko ipuinak bildu eta editatu zituena, "Elrosen leinua: Numenorreko erregeak" atalari buruzko ohar batean, bere aitak, errege hau aipatu gabe uzteko, sekula azaldu ez zuen arrazoiren bat izango zuela pentsatzen du, edo erredakzio akats soil bat baino ez dela, litekeena dena, erregeen zenbaketa sekula ez baita aldatzen. Tar-Herunumen, Tar-Ardaminen semea, Ar-Adûnakhôr izena hartu zuena, orohar, hogeigarren gobernari bezala kontatzen da.


Aurrekoa
Tar-Kalmazil
Numenorreko erregea
Eguzkiaren Bigarren Aroko 2825-2899
Ondorengoa
Ar-Adûnakhôr

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]