Ara (konstelazioa)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ara
Ara constellation map.svg
Datuak
Laburdura Ara
Genitiboa Arae
Sinbologia Aldarea
Igoera zuzena 17,39 h
Deklinazioa -53,58°
Eremua 237 gradu karratu

63. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

1
Izarrik distiratsuena β Ara

(ageriko magnitudea 2,9)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+25° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Uztailean

Ara (Aldarea) konstelazio austral bat da, Scorpius eta Triangulum Australe konstelazioen artean kokatua. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta gaur egungo 88 konstelazioetako bat.

Ea du distira handiko izarrik. Bi izar ditu bereziki aipagarriak: Mu Arae, lau planeta ezagun dituena, eta Gliese 674, nano gorria, planeta bat duena izarretik oso hurbil orbitatzen.

Izar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • α Arae, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena. Sekuentzia nagusiko izar urdin bat da, eta izar aldakor gisa katalogatuta dago. Haren itxurazko magnitudea 2,73 eta 3,13 artean aldatzen da.
  • β Arae, 2,85eko magnitudeko supererraldoi laranja. Konstelazioko izarrik distiratsuena da.
  • γ Arae, izar bitarra, supererraldoi urdin bero batez eta sekuentzia nagusiko izar zuri batez osatua; batetik bestera 18 arku-segundo daude, Lurretik ikusita.
  • ε Arae; Bayerren izendapena da ε Arae, baina bi izarrez osatua dago: ε1 Arae, 4,07ko itxurazko magnitudeko erraldoi laranja, eta ε2 Arae, 5,27ko magnitudekoa.
  • ζ Arae, 3,13ko magnitudeko erraldoi laranja urruna.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ara


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]