Arabako Batzar Nagusiak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabakao Biltzar Nagusiak
Juntas Generales de Álava
IX.. legealdia
Escudo de Álava.svg
Mota
Mota Foru lurraldeko ganbera
Zuzendaritza
Lehendakaria Juan Antonio Zárate, PP
2007-tik
Osaketa
Kideak 51
Alderdi politikoak PP, EAJ, Bildu, PSE-EE, EB-B
Hauteskundeak
Azken hauteskundeak 2011
Biltzar lekua
Arabako Batzar Nagusien egoitza.JPG
Bizente Goikoetxea kalea 2, Gasteiz
Webgunea
Webgune ofiziala

Arabako Batzar Nagusiak (ofizialki euskaraz Arabako Biltzar Nagusiak) euskal foru lurralde historiko honen legebiltzar eta organo-legegile nagusia dira. Gasteizen dute egoitza nagusia, Bizente Goikoetxea kaleko 2. zenbakidun etxean. Hala ere, bilkura-aretoa Arabako Foru Aldundiaren eraikinean dute.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Biltzar Nagusien historia hiru aro nagusitan banatzen da, XIII. mendeko Arriagako Kofradiaren aurrekariaren ostean: Lehenengo aroa XV. mendean izandako sorreratik 1876 arte, lehenengo aldiz bertan behera utzi zituzten arte alegia. Lehenengo garai horretan izendatu zuten Mateo Moraza "Probintziako Aita", 1862an, hain zuzen ere.

Bigarrenak XX. mendeko zatirik handiena hartzen du, eta nagusiki izaera sinboliko edo zeremoniala eduki zuen.

Hirugarren eta azkena Espainiar Trantsizioa delakotik gaur egun arte luzatzen da.

[aldatu] Zereginak

Arabako Batzar Nagusien egoitza ez bada ere, Arabako Foru Aldundiaren eraikina da bilkurak egiteko lekua.
  • Arabako Foru Aldundiaren kontrola egitea.
  • Ahaldun edo Diputatu nagusia aukeratzea.
  • Foru arauak bideratzea.
  • Lurralde historikoaren aurrekontuak onartzea.

[aldatu] Osaketa

51 batzarkide edo biltzarkidek osatzen dute Arabako legebiltzarra, kuadrilla edo eskualdeen arabera aukeratuta: Gasteizko Kuadrillak 38, Aiarako Kuadrillak 6 eta Lur Jareak edo gainontzeko 5 kuadrillek (Arabar Errioxa, Agurain, Zuia, Añana eta Kanpezu) 7 biltzarkide ematen dituzte.

2011-2015eko legegintzaldian horrela banatzen dira:

Arabako aldundia

Alderdia Eserlekuak Boto kopurua[1]
Alderdi Popularra (PP)
16
39.631 (%26,69)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
13
36.196 (%24,38)
Bildu
11
31.998 (%21,55)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
9
24.879 (%16,76)
Ezker Batua - Berdeak (EB-B)
2
6.258 (%4,22)
Aralar
-
4.168 (%2,81)

[aldatu] Mahaia

[aldatu] Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Patxi Ormazabal Zamakona (1980an) EAJ
II. (1983-1987) Patxi Ormazabal Zamakona (kargua utzi zuen 1986an) EAJ
Juan Jose Ibarretxe Markuartu (1986an) EAJ
III. (1987-1991) Juan Jose Ibarretxe Markuartu EAJ
IV. (1991-1995) Juan Pastor Alvarez PSE
V. (1995-1999) Jose Manuel Lopez de Juan-Abad Fernandez de Labastida (hila 1999an) EAJ
Mikel Martinez Martinez de Lizardui (1999an) EAJ
VI. (1999-2003) Xesqui Castañer Lopez PSE-EE
VII. (2003-2007) Maria Teresa Rodriguez Barahona PSE-EE
VIII. (2007-2011) Juan Antonio Zárate Pérez de Arriluzea PP
IX. (2011-2015) Juan Antonio Zárate Pérez de Arriluzea PP

[aldatu] Aurreko emaitzak

[aldatu] 2007-2011 legegintzaldia

Arabako aldundia

Alderdia Eserlekuak Boto kopurua[2]
Alderdi Popularra (PP)
15
39.765 (%26,41)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
14
39.596 (%26,29)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
14
39.055 (%25,93)
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)
4
13.151 (%8,73)
EB-Aralar
2
10.201 (%6,77)
Eusko Alkartasuna (EA)
2
8.692 (%5,77)

Hauteskundeen ondoren bazirudien PPko hautagaia, Javier de Andrés, edo PSE-EEkoa, Txarli Prieto izango zela Ahaldun Nagusi, horiek baitziren boto gehien eskuratu zituzten bi alderdiak. EAJ alderdiak ere bere hautagaia aurkeztu zuen, Xabier Agirre Lopez. Inbestidura eguna baino lehen, Prietok esan zuen Ahaldun Nagusi izateko nahiko sostengu zuela Ezker Batua - Berdeak eta Aralar osatu zuten koalizioaren 2 ordezkarien aldetik.[3] Haatik, bozketa eguna iritsi zenean, Aralarreko ordezkaria abstenitu egin zen, eta Xabier Agirrek EAren botoak jaso zituen. Horrela, azken hau izendatu zuten Ahaldun Nagusi 16 botorekin; Javier de Andrések bere alderdiaren 15 boto jaso zituen, eta Txarli Prietok bere alderdiaren eta Ezker Batuaren 15 boto.

Hauteskunde hauetan EAE alderdiak Lur Jareetan eta Gasteizen soilik aurkeztu ahal zituen zerrendak, Araiako zerrenda baliogabetu egin baitzuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak.

[aldatu] 2003-2007 legegintzaldia

  • EAJ-EA: 19 batzarkide
  • PP: 16 batzarkide
  • PSE-EE: 12 batzarkide
  • EB: 3 batzarkide
  • UA: batzarkide 1

Ezker Abertzaleak babestutako Autodeterminaziorako Bilgunea hautez zerrenda legez kanporatua izan zen. Hala ere, plataforma horretako kideek euren aldeko boto ematera deitu zuten, nahiz eta ofizialki boto hori nulutzat hartu zen.

[aldatu] 1999-2003 legegintzaldia

  • PP: 16 batzarkide
  • EAJ-EA: 16 batzarkide
  • PSE-EE: 9 batzarkide
  • EH: 6 batzarkide
  • UA: 2 batzarkide
  • EB: 2 batzarkide

[aldatu] 1995-1999 legegintzaldia

  • EAJ: 15 batzarkide
  • PP: 9 batzarkide
  • UA: 9 batzarkide
  • PSE-EE: 7 batzarkide
  • HB: 4 batzarkide
  • EA: 4 batzarkide
  • EB: 3 batzarkide

[aldatu] 1991-1995 legegintzaldia

  • EAJ: 14 batzarkide
  • UA: 11 batzarkide
  • PSE: 11 batzarkide
  • HB: 7 batzarkide
  • PP: 3 batzarkide
  • EA: 3 batzarkide
  • EE: 2 batzarkide

[aldatu] 1987-1991 legegintzaldia

  • EA: 12 batzarkide
  • PSE: 11 batzarkide
  • EAJ: 10 batzarkide
  • HB: 8 batzarkide
  • AP: 4 batzarkide
  • EE: 3 batzarkide
  • CDS: 3 batzarkide

[aldatu] 1983-1987 legegintzaldia

  • EAJ: 23 batzarkide
  • PSE: 14 batzarkide
  • AP-PDP-UL: 9 batzarkide
  • HB: 4 batzarkide
  • EE: batzarkide 1

[aldatu] 1979-1983 legegintzaldia

  • EAJ: 26 batzarkide
  • UCD: 14 batzarkide
  • PSE: 7 batzarkide
  • Gasteizko independienteak: 3 batzarkide
  • Laudioko independienteak (Gure Aukera) : 3 batzarkide
  • Amurrioko independienteak (Amurrioko Aukera): 2 batzarkide
  • Aguraingo independienteak: batzarkide 1
  • Oka Iruñako independienteak: batzarkide 1

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

  1. 2011ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
  2. 2007ko foru hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/06an kontsultatua
  3. Prietoren arabera, osoko bilkura baino lehen sozialistek Ezker Batua eta Aralarren arteko koalizioarekin akordioa zuten berria.info webgunea 2011/07/06an kontsultatua

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak