Araberri Basket Club

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araberri Basket Club
Ligak LEB Plata
Sorrera 1994
Historia AD Phoenix
1994–2009
Araberri Basket Club
2009–gaur egun
Pabiloia Mendizorrotzeko kiroldegia
(3.500 ikusle)
Kokapena Gasteiz, Araba
Taldearen koloreak Beltz, laranja
         
Lehendakaria Oscar Vázquez
Entrenatzailea Antonio Pérez Caínzos
Txapelketak 1 LEB Plata
1 EBA liga
1 Copa LEB Plata
Webgunea araberri.com
Uniformeak
Etxean elastikoa
Taldearen koloreak
Etxean
Kanpoan elastikoa
Taldearen koloreak
Kanpoan

Araberri Basket Club edo Aurteneche Maquinaria Araba/Álava Gasteizko saskibaloi taldea da, 1994an sortua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araberri 1994an sortu zen Agrupación Deportiva Phoenix izenarekin. Hasieratik Autoescuela Álava izan zuen babesle nagusi. Arabako behe mailatan gora igoz joan zen urtez urte eta 2003an Euskal Ligara iritsi zen. Berehala goiko postutan finkatu zen eta sarritan jokatu zituen igoera play-offak. 2006an Club ADOS Saskibaloia izena hartu zuen. Azkenik 2009 urtean EBA Ligara igotzea lortu zuen eta orduan hartu zuen gaur egungo izena.

2010-11 urtean EBA Liga irabazi eta LEB Plata mailara igo zen. 2015-16 denboraldian hirugarren egin zuen ligan, baina igoera playoffak irabazi eta LEB Oro ligara igotzea lortu zuen eta hiru urte egin ditu bertan.

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua Denboraldiko
emaitzak
Besterik
2007-08 1. Nazionala 2.a
2008-09 1. Nazionala 1.a (igo)
2009-10 EBA 4.a
2010-11 EBA 1.a (igo) 21-1
2011-12 LEB Plata 4.a 13-11 LEB Plata Kopa, 1.a
2012-13 LEB Plata 7.a 10-10
2013-14 LEB Plata 8.a 11-13 Euskal Kopa, 1.a
2014-15 LEB Plata 15.a 2-16 Euskal Kopa, 2.a
2015-16 LEB Plata 3.a (igo) 17-9 Euskal Kopa, 1.a
2016-17 LEB Oro 12.a 14-20 Euskal Kopa, 1.a
2017-18 LEB Oro 11.a 15-19
2018-19 LEB Oro 18.a (jeitsi) 7-27

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]