Arabiako basamortua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arabiar basamortuaren kokapena.

Arabiako basamortua[1] Arabiar penintsulan dagoen eta 2.330.000 km² azalera duen basamortua da, istmoa ia guztiz betetzen duena. Gizakia Pleistozenotik bizi da eskualdean.

Gehiengoa Saudi Arabian izan arren, baditu zati batzuk Jordania, Irak, Qatar, Kuwait, Oman, Yemen eta Arabiar Emirerri Batuetan. Barnean zenbait mendilerro baditu, 3.700 metroko mendiak dituztenak.

Basamortuaren heren bat hareaz beteta dago, honek munduko lekurik latzenetariko bat sortzen du. Eskualdeko klima zeharo lehorra da: udan tenperatura beroenak 40-50 °C artekoak dira eta neguan hotzenak 5-15 °C artekoak. Batez besteko prezipitazioa 35 mmkoa da.

Eskualdeak herri, hizkuntza eta kultura ezberdiank ditu, Shi'a eta Sunni islama erlijio nagusia izanik. Herri nagusiak arabiarrak, kurdoak, turkmenak eta asiriarrak dira. Hizkuntza nagusiak arabiera, kurduera, aramaikoa eta armeniera dira.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak