Aragoieraren dialektoak
Eduki-taula |
Sarrera [aldatu]
Aragoierak tokian tokiko dialektoak dauzka,[1] hauek haran, eskualde edo eskualdeetako hizkeretan biltzen direlarik. "Dialekto" izendapena bitarakoa da eta ongi zehaztutako haran bakoitzeko hizkerei deitzeko erabili daiteke (cheso, ansotano, etab...). Aragoieraren hizkerak lau talde edo dialektoetan sailkatzeko proposamena badago (autore batzuen arabera), azken hau geroago azalduko dugu. Hizkuntz aniztasun hori honela sailka dezakegu:
Haranak eta Somontano [aldatu]
Hainbat higadura-garbitasun, homogenitate-bertakotasun, bilakaera-arkaismo gradu ikusiko ditugu:
Pirinio axialeko haranak [aldatu]
Hizkuntza hobe gorde izan da, baina arkaismoak ditu. Ongi banatutako haranez osatutako topografiak aragoierak haran bakoitzean dialekto edota bertako hizkera batean bilakatu du:
- Ansotanera
- Cheso
- Aragüesinera
- Aisinera
- Tensinera
- Bergotesera
- Ballibióko aragoiera
- Belsetanera
- Chistabinera
- Benasquera
Pirinio aurrea [aldatu]
Jatorrizko ezaugarriak Somontanon baino hobe gorde izan dira, baina Pirinio axialeko haranetan baino okerrago ere bai. Somontésera eta haran bakoitzeko hizkeren arteko zubi hizkerak dira.
Somontano [aldatu]
Somontanera eremu askoz ere zabalagoetan erlatiboki berdintsuagoa da, baina gaztelaniaren eragina du, jatorrizko ezaugarri batzuen galera duelarik. Belaunaldien arteko ezberdintasunak geografiarenak baino handiagoak dira. Izen-aditzlagun aurreko i partikularen erabilera galdu da (haran axialetan, bi).