Aragorn I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aragorn I.a
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaRivendel
Familia
AitaAravir
Seme-alabak

Aragorn I.a, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Aravirren semea, Rivendelen jaio zena Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2227. urtean.

Bere aurrekoak bezala, Rivendelen hazi eta hezia izan zen adin nagusitasunera iritsi arte. Bere izena sindarinezkoa da, eta "errege ausarta" bezala itzul daiteke.

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2319. urtean hil zenean, Aragorn I.a, Iparraldeko Dunedainen bosgarren kapitain bihurtu zen. Bere agintaldian, ez zen garrantzizko gertaerarik izan, Zaintzapeko Bakea deritzon garaia nagusi baitzen. Agintaldi laburra izan zuen, zortzi urtekoa, otsoek Eriadorren hil baitzuten Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2327. urtean, 100 urte zituenean, eta, bere oinordekoa, bere seme Araglas izan zen.


Aurrekoa
Aravir
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Arko 2319-2327
Ondorengoa
Araglas