Arahad II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arahad II.a, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, dunadan bat da, Aravornen semea.

Rivendelen jaio zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2563. urtean. Bere izena sindarinezkoa da, eta, bere birraitona bezala, "errege zuhurra" bezala itzul daiteke. Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2654. urtean hil ondoren, Arahad, Iparraldeko Dunedainen hamargarren kapitain bihurtu zen.

Bere erregealdian, ez zen gertaera esanguratsurik gertatu Eriadorren, gertaera politiko eta militar nagusienak, Gondorren eta Rohanen gertatu baitziren.

Hobbitek aurrera egiten dute Iparraldeko Dunedainen babespean. Isengrim II.a Eskualdeko hamargarren Thaina bihurtzen da Tooktarren leinutik, eta Smial handien eraikuntza hasten da Horniburgun, familiaren oparotasunaren ikurra izango dena. Tobold Turutak "Piparentzako belarra" ereiten du Hegoaldeko laurdenean.

Arahad II.ak, 65 urteko agintaldia izan zuen, eta Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2719. urtean hil zen, 156 urterekin. Bere oinordekoa, bere seme Arassuil izan zen.


Aurrekoa
Aravorn
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2654-2719
Ondorengoa
Arassuil

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]