Arakaldo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arakaldo

 Bizkaia
Arakaldoko bandera

Arakaldoko armarria

Izen ofiziala Arakaldo
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Nerbioi ibarra
Alkatea Víctor Egia Larrakoetxea (EAJ)
Herritarra arakaldar
Koordenatuak 43°9′10″N 2°56′25″W / 43.15278°N 2.94028°W / 43.15278; -2.94028Koordenatuak: 43°9′10″N 2°56′25″W / 43.15278°N 2.94028°W / 43.15278; -2.94028

Bizkaia municipalities Arakaldo.PNG

Eremua 2,65 km2
Garaiera 108 m
Distantzia 18 km Bilbora
Posta kodea 48498
Biztanleria 137 bizt. (2013)
Dentsitatea 51,7 bizt./km²
Sorrera 1520
http://www.arakaldo.org/eu-ES/Orrialdeak/default.aspx

Arakaldo Bizkaiko udalerria da. Bizkaian biztanle gutxien dituen udalerria. Nerbioi ibaiaren parean dago, izen bereko eskualdean.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldo Bizkaiaren hegoaldean kokatzen da, Nerbioi ibaiaren ibarrean, eta Bilbotik hamazortzi kilometrora. Herriaren erdigunea, Elexalde-Madariagan dago eta elizaren inguruan bildutako etxe multzoak osatzen du.

Udalerriak Arrankudiagarekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Araban dagoen Laudiorekin mendebaldean, eta azkenik, Orozkorekin hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldo 1520an sorturiko herria da. Urte hartan Arrankudiagatik banatu eta elizate independentea osatu zuen. Dena den, eraketa hori Bizkaiko jaurerriaren baimenik gabe egin omen zen, eta horrela, Arakaldok ez zuen sekula ordezkaririk izan Bizkaiko batzar nagusietan. Politikoki Arrankudiagaren erabakien menpe egon zen, harik eta XIX. mendean ofizialki udalerri bihurtu zen arte.

Gerra Karlistetan herriari su eman zioten eta eliza eta bi etxe baino ez ziren zutik geratu.

Etorkizunean, Arakaldok 50 etxebizitza inguru eraiki nahi ditu Elexalde-Madariaga auzoan. Horrez gain, Urduña eta Arakaldoren artean, bidegorri bat eraikiko da, Laudio zeharkatuz. Bidegorria eraikitzearekin batera, Nerbioi ibaiaren ertzetan 33 kilometro luze izango den parke bat egokitu nahi da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldoko jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da historian zehar. Garia, fruta-arbolak eta barazkiak landatzea nagusi izan zen. Horrez gain, abeltzaintzak ere bazuen garrantzirik. Dena den, herriaren itxura, betiko nekazaritza herri batena den arren, 2000. urtean nekazaritza udalerriaren jardueraren %2,77 bakarrik zen. Gaur egun,berriz, nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruko 25 esplotazio daude herrian eta 230 hektareako azalera hartzen dute. Bestalde, Arakaldoko lurren %77an landatutako pinuak daude.

1971. urtean Postensa enpresak (gaur egun Norten PH izenarekin ezagutua) bere fabrika Arakaldon ezarri zuen. Enpresa horrek porlanetik eratorritako produktuak ekoizten ditu eta 100 langiletik gora dihardute lanean bertan, Arakaldon bizi diren biztanle guztiak baino gehiago. Azken urteetan, etxe prefabrikatuak ekoizten hasi dira, eta Zabalgana auzoan, bederatzi solairuko bi eraikin egingo dituzte.

Langileen gehiengoa inguruetako herrietatik dator, izan ere, 2001eko erroldaren arabera, herriko 8 langilek bakarrik egiten zuten lan industria arloan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1857 1877 1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1991 2001 2011
107 121 117 155 171 192 204 231 234 256 204 123 101 95 128

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldok 100 biztanle baino gutxiago dituenez, ordezkari bakarra aukeratzen du. Horrela, herriko biztanleek hiru pertsonaren artean aukeratu behar izan zuten alkatea. Victor Egia Larrakoetxea jeltzalea izan zen bozkatuena 2007ko udal hauteskundeetan.

Hauteskundeen emaitzak honako hauek izan ziren:

Arakaldoko Udala
Alderdia Botoak Zinegotziak
Victor Egia Larrakoetxea (EAJ) 45 1
Joseba Koldo Fernández Amoros (EAE) 19 0
Carlos de Miguel Egea (PP) 0 0

Garraiobide eta Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakaldo AP-68 autobidearen albo batean kokatzen da, naiz eta autobide honek herrirako sarbide zuzenik ez duen.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Marina jaiak uztailaren 18an.

Arakaldotar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arakaldo Aldatu lotura Wikidatan