Arakne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arakne, Gustave Dorérena. Dante Alighieriren Purgatorioa lanerako marrazkia.

Mitologia grekoerromatarrean, Arakne[1] (antzinako grezieraz ἀράχνη, "armiarma"), ehuntzaile hilkor bikain bat izan zen, greziar mitologiako Atenearen baliokide den Minerva, artisautzaren jainkosa, baino trebeagoa izateaz harrotzen zena. Jainkosa, irainduta sentitu zen, eta bien artean lehiaketa bat antolatu zuen, baina, Ovidioren arabera, Araknek aukeraturiko gaia, jainkoen maitasun harremanak, iraingarritzat hartu zuen Minervak, eta honek, Arakne, armiarma bihurtu zuen.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakneren fabula, greziar mitologiara eginiko gehiketa berantiar bat da. Mitoa, ez da ontzi margolari atikarren lanen artean agertzen. Ovidioren Metamorfosiak lanean eta Vergiliusen Georgikak lanean aipatzen da. Iturri hauek erromatarrak direnez, jainkosa, Minervarekin identifikatzen dute.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakne, Idmon Kolofongoaren alaba zen, artilea, Tiroko gorrindolez tindatzeagatik ospetsua zen tindagin bat. Ospetsua zen Lidiako Hipepan, non bere lantegia zuen, brodatu eta ehunketarako zuen trebezia handiagatik.

Jasotzen zituen laudorioek, azkenean harropuztu egin zuten, eta hain sinetsita zegoen ehungile bezala zuen bere trebeziaz, bere trebezia, Minerva, gerra, arteak, jakinduria eta artisautzaren jainkosarena baino handiagoa zela esaten hasi zela. Jainkosa haserretu egin zen, baina, Arakneri, damutzeko aukera bat eman zion. Atso baten forma hartuz, Arakneri, jainkoak ez iraintzeko abisatu zion. Gazteak barre egin zion eta ehunketa lehiaketa bat proposatu zion, non bere nagusitasuna erakutsi ahal izango zuen. Minervak mozorroa kendu zuen eta lehiaketa hasi zen.

Minervak, Neptunoren aurka lortu zuen garaipenaren ezkena ehundu zuen, Atenaseko hiritarrak, hiria bere omenez izendatzeko inspiratu zituena. Ovidioren istorio latindarraren arabera, Arakneren tapizak, animaliz mozorrotutako jainkoen desleialtasunen hogeitabi jazoera irudikatzen zituen: Jupiter Ledarekin, Europarekin, Danaerekin... desleial izaten.

Minervak berak ere onartu zuen Arakneren lana akatsgabea zela, baina jainkosa asko haserretu zen bere arerioak aukeratutako eskenengatik. Azkenean burua galduz, Arakneren tapiza eta ehuntzeko makina suntsitu zituen, bere anezkarekin joz, baita Arakne ere buruan. Araknek, bere ganorabakokeria ikusi eta lotsak jota geratu zen. Ihes egin eta urkatu egin zen.

Ovidioren istorioan, Minerva Araknetaz gupidatu zen. Irabelar zukuz bustiz, soka nasaitu zuen, armiarmasare bihurtu zena, Arakne bera, armiarma bihurtuz. Istorioak, ehungintzaren jatorria, armiarmen imitazio bat dela iradokitzen du, eta lehenik Asia Txikian hobetua izan zela.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arakneren Fabula, mitoaren irudikapena, Diego Velazquezena. 1644 eta 1648 bitartean.

Arakneren metamorfosiari buruzko Ovidioren istorioak, Edmund Spenserren Muiopotmos satira heroikoko atal baterako materiala eman zuen. Spenserren egokitzea "Ovidioren istorioa isabeldar munduaren garaian berrinterpretatzen duena", Arakneren ondorengo izan zen Aragnollek, Klarion tximeleta-heroiaganako zuen gorrotoari buruzko azalpen arrazional bat emateko pentsatua dago.

Arakneren istorioak, Diego Velazquezen margolanik ezagun eta interesgarrienetako bat inspiratu zuen: "Arakneren fabula", "Iruntzaileak" bezala ezagunagoa dena, non, margolariak, mitoko bi une garrantzitsu irudikatzen dituen: Aurrean, Arakne eta jainkosaren arteko lehia (ehungile gazte eta zaharra), eta, atzean, Europaren Bahiketa, Tizianoren bertsioaren kopia bat dena (edo Rubensek eginiko azken honen kopia). Honen aurrean, Atenea agertzen da Arakne zigortzen duen unean. Mitoa, sorkuntza eta imitazioa, jainkoa eta gizakia, irakaslea eta ikasleari buruzko hausnarketa bihurtzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arakne Aldatu lotura Wikidatan