Aral itsasoa
Wikipedia(e)tik
| Artikulu honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu Berau editatu eta zuzenduz lagun dezakezu. |
Aral Itsasoa (kazakheraz Арал Теңізі, errusieraz Аральскοе мοре, tadjikera/pertsieraz Daryocha-i Khorazm) Asia Erdialdeko laku edo barrualdeko itsasoa da. Iparraldean Kazakhstan du eta hegoaldean Karakalpakia, Uzbekistango eskualde autonomoa.
Lakuaren ura gazia da.
1960ko hamarkadatik, Aral Itsasoko eremua gutxitu egin da, bere kostaldean dauden ibaien ur-aldatzeak direla eta. Sobietar garaian, Amu Darya eta Syr Darya ibaietatik ura bideratzen hasi ziren Uzbekistan eta Kazakhstango soroak ureztatzeko. Gainera, itsasoan dirauten urak zeharo kutsatuta daude, nuklear armen frogak, egitasmo industrialak eta ongarrien isurpenen ondorioz. 1960an 68.000 kilometro karratuko area izatetik gaur egun (2004ko datuak) 17.160 kilometrokoa izatera pasatu da.
Eduki-taula |
[aldatu] Testuingurua
Hirugarren periodoan zehar Aral Itsaso Beltzarekin kontaktuan zegoen. Honen desagerpena eta gero depresio batean bihurtu zen Erdialdeko Asiaren erdian; baina beteta jarraitu zuen Amu Daria eta Syr Darya ibaiei esker duela 10 edo 20 mila urte, oasiko zona batean bihurtu arte eta azkenik laku batean.
Hori dela eta, aipatutako ibaien ura beste zenbait lur ureztatzeko erabili ziren, beraz itsaso honen bolumena nabariki jaitsi zen azken 40 urteetan. Honek katastrofe ekologiko bat suposatu du, desertifikazioa handitzen, planetako txarrenetariko bat bezala hartuta.
[aldatu] Arazo ekologikoa
[aldatu] Historia
1960. urtean SESB lakuaren ur kantitate bat Asiako erdialdeko Almu Daria eta Syr Daria ibaietara desbideratzea erabaki zuen hango basamortuetako ureztapena garatzeko. Horrela, sobietar Asia erdialdea arrosa, meloiak, zerealak eta batez ere kotoia produzitzen hasi zen. SESB-k lortu nahi zuen munduko kotoi ekoizle printzipalena bihurtzea, eta lortu zuen, gaur egun Uzbekistan munduko kotoi ekoizle handienetariko bat da.
Ureztapenezko ubideak eskala handietan 1930ko hamarkadan eraikitzen hasi ziren. Ubide hauen eraikuntzen kalitatea nahiko txarra zen eta horrek eragiten zuen ura filtratzea edo lurruntzea. Kara Kum kanalean (erdialdeko Asiaren kanal handiena) adibidez %70 galtzen zen. Gaur egun ere kanalen uraren %12 bakarrik erabiltzen da Uzbekistango ureztapenerako. 1960 baino lehenago antzematen da 20 eta 50 km kubiko artean desbideratzen zirela. Horrela Aral lakuaren uraren kopuru gehiena 60 hamarkada baino lehenago desbideratu zen eta lakuaren bolumena behera egin zuen.
[aldatu] Oraingo egoera
Aral itsasoaren azalera %60an murriztu egin da azken urteetan eta bere bolumena ia %80an. 1960. urtean, Aral itsasoa munduan laugarren laku handiena zen, 68.000 km² -ko area bat harten zuela eta 1100 km³ -ko bolumen zuela. 1998an, 28.687 km²-ra murriztuta zegoen, munduko zortzigarren laku handiena izatera pasatzen. Urte horietan zehar, itsasoaren gazitasun tasa 10 g/l -tik, 45 g/l -raino handitu egin zen.
1987an, uraren nibelaren murrizketa itsasoa bi zatitan banatzen amaitu zuen, Aral itsasoaren iparraldea eta Aral itsasoaren hegoaldea, azken hau bi zatitan banatuta ere. Itsasoaren bi zatiak lotzeko kanal artifizial bat sortu zen arren, beraien arteko komunikabidea 1999. urtetik galduta zegoen, uraren jaitsiera handiaren ondorioz.
Hala ere, aurrera eraman ziren lan batzuk Aral itsasoaren iparraldea babesteko, presa batzuen sorrera ur geziaren jario ziur eta konstante bat egoteko. 2003ko urrian, Kazakhstango gobernua ezagutzera eman zuen plan bat zementuzko presa bat eraikitzeko, Kokaralko dikea deiturikoa, Aral itsasoko bi zatiak banatzeko, horrela itsasoaren ura handitzeko eta bere gazitasuna gutxitzeko, 2007. urtean lortu egin zen hau.Gaur egun, arrazoi ekonomikoengatik, Aral itsasoa alde batera utzi dute bere sorrera. Azken urte honetan, gatzezko lautada ikaragarriak uzten hari da, ondorioz, arezko tormentak sortzen hari ditu, Pakistan eta Artikora heltzen direnak eta neguak hotsagoak eta udak beroagoak egiten dituztenak. Arazo hauek konpontzeko modu bat itsasoaren lurrean zuhaitzak landatzen da, horrela eragin hau murrizteko.
2003ko udan, Aral itsasoaren hegoaldea ia guztiz desagertuta zegoen. Bere azalera 30,5 metrotara murriztuta dago, eta ura 2,4-ko gazitasun tasa handiagoa dauka lehen itsaso osoak zuena baino. Itsasoaren zatirik sakonenean, behean dauden urek gazitasun tasa altuagoa dute goikaldean daudenak baino, nahasten ez diren bi ur mota sortuz. Honegatik, itsasoaren goiko partea berotzen da bakarrik udan eta hauxe oso azkar lurruntzen da. Ikerketa batzuen arabera, Aral itsasoaren iparraldearen zati bat hurrengo 15 urteetan desagertuko da. Bitartean beste zatia oraindik mantentzen jarraitu ahal da, baina kontu handia izaten.
[aldatu] Konponbideak
Aral itsasoaren uraren galeraren ondorioz zenbait soluzioak eman dira arazo honi aurrera eramateko:
- Ubideen hobekuntza
- Nekazariei errenta bat eskatzea uraren erabileragatik
- Ura gutxiago behar duten espezieak (kotoia) berrien sarrera
- Siberiako glaziarren ura Aral itsasora bideratu
- Produktu kimiko gutxiago erabili.
1994ko herrialde hauek Kazakhstan, Uzbekistan, Turkmenistan, Tadjikistan eta Kirgizistan akordio bat izenpetu zuten non zin egin zuten bere aurrekontuetatik %1 izango zela Aral itsasoaren berreskurapenerako,hala eta guztiz ere, herrialde hauen laguntza eskasa izan da .
Gaur egun Aral itsasoaren Ipar zatia hobetzen doa Kazakhstaneko gobernuak eraiki zuenaren esker: Kokarl dikea. Honek modu batean esanda ura gordeta mantentzen du.
2008ko abuztuan lehenengo GKE sortu zen.
[aldatu] Aral Itsasoa zineman
1989. urtean Dmitri Svetozarov zuzendari errusiarrak Psi filma egin zuen (errusieraz Псы, Zakurrak bezala itzuli daiteke), Aral itsasoaren arazo ekologikoan oinarritutako thriller bat.
[aldatu] Ikus, gainera
