Aramear

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aramearren bandera

Aramearrak (siriakoak ere deituak) herri semitar nomada bat izan ziren, Aram-Naharaim edo "bi ibaien Aram"en bizi izan zirenak, Mesopotamia bezala ezagunagoa den tokian, gaur egungo Libano, Siria, Irak, Jordania eta Iranen zati bat hartzen zuen lurraldea, Biblian sei aldiz aipatua dena. "Bi ibai" zehatzak, aditu ezberdinengatik modu ezberdinean identifikatuak dira, horietako bat Eufrates den arren Judutar Entziklopediaren biltzaileek 1901-1908 epean, ez zuten izena aurkitu inskripzio asiriar edo babiloniarretan, baina Nahrimarekin identifikatu zuten Amarnako gutunen hiru taulatxotan.

Aramear hizkuntza[aldatu]

Aramearrek ekialde hurbilari hizkuntza batasuna eman zioten; izan ere, aramear hizkuntza —arameera— zen munduko alde horretan gehien hitz egiten zena.