Araneido

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Araneus diadematus, araneido-mota bat

Araneidoa (Araneidae) araneoen ordenako zenbait kelizeratu araknidoz esaten da.

Ezaugarriak [aldatu]

Birika bidez edo trakea bidez hartzen dute arnasa, baita uretan bizi diren motek ere; lau hanka-pare dituzte; burua eta bularraldea bat eginik (zefalotoraxa) izaten dituzte, eta batzuetan sabelaldea ere bai. Ez dute begi elkarturik eta bi luzakin pare dituzte ahoan, mota batetik bestera itxura eta eginkizun desberdinetakoak izan daitezkeenak. Sabelaldeko atzeko muturrean zetazko haria egiten duten bi guruin dituzte. Kelizeroak kakodunak dira eta barnean guruin pozoitsuak izaten dituzte. Zortzi hanka dituzte, eta luze-laburrean eta lodi-mehean alde handia dute mota batetik bestera. Tropikoetako zenbait armiarma oso handiak dira eta txoriak eta ugaztun txikiak ere jaten dituzte. Araneoak egonkorrak edo mugikorrak izan daitezke; egonkorrek harrapakina amaraunean harrapatzen dute, eta mugikorrek, berriz, zetazko haria botatzen dute, armiarma-sarearen ordez, harrapakina geldiarazteko edo arrautza biltzeko.

20.000 mota inguru daude, gehienak lur gainean bizi direnak, baina badira uretan bizi diren bakar batzuk ere.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Araneido

Erreferentziak [aldatu]