Aranera
| Aranera Aranés |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | ||
| Eskualdea: | Arango harana | |
| Hiztunak: | 4.700 | |
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Italikoa Erromanikoa Mendebaldeko italikoa Iberiar-erromanikoa Okzitaniera Gaskoia Aranera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Conselh Generau d'Aran | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | oc (Okzitaniera) | |
| ISO 639-2: | oci (Okzitaniera) | |
| ISO 639-3: | oci
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Aranera[1] okzitanieraren dialektoa den gaskoiaren aldaera bat da. Arango aranean (Katalunia) mintzatzen da. 2006ko abuztuaren 9tik —lege bidez 2010ean egikaritua— Kataluniako autonomia erkidego osoan hizkuntza ofizial izaera du, katalana eta gaztelaniarekin batera, Kataluniako estatutu berrian hala jasota.[2] 1984an aranera Arango haraneko hezkuntza sisteman erabiltzeko hizkuntza izendatu zen.
Eduki-taula |
Arautzea [aldatu]
Aranerak berezko idaztarauak ditu, eta gaskoiaren gainerako aldaeretatik bereizita dago, berezko dituen ezaugarriak kontuan hartzen dira idazteko garaian, adibidez: emakumezkoentzako pluralak -es bukaera izatea (es hemnes araneses, emakume arandarrak euskaraz), gizonentzako pluralen "-i" (es aranesi) eta artikulu piriniotarrak (eth, era, es).
Inguruko hizkuntzen eragina [aldatu]
Aranerak inguruko hizkuntza ofizialen eragina jaso du historikoki (gaztelaniarena lehendabizi, katalanarena ondoren), eta egun gaskoitik bereizten dituen ezaugarriak ditu. Horrela, azken hamarkadetan neologismo "hispaniar" ugari gehitu zaizkio araneraren lexikoari. Esaterako, actuar (okzitanierako "agir"-en ordez), empresa (vs. "entrepresa"), foment, impartir, increment (vs. "aumentacion"), laborau, matrícula (vs. "inscripcion"), oficina (vs. "burèu"), etab.
Erabilera [aldatu]
|
Kopuruak
|
Portzentaiak
|
|
| Ulertzen dute |
6.712
|
%88,88
|
| Hitz egiteko gai dira |
4.700
|
%62,24
|
| Irakurtzeko gai dira |
4.413
|
%58,44
|
| Idazteko gai dira |
2.016
|
%26,69
|
| Iturria: IDESCAT, 2001eko hizkuntz neurketa | ||
Ekimenak [aldatu]
2005ean Corsa per la lenga izeneko lasterketa aldarrikatzailearen 12. edizioa ospatu zuten, Korrikaren ereduari jarraituz.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23
- ↑ (Katalanez) El Parlament aprova la llei de l'occità, Vilaweb, http://www.vilaweb.cat/noticia/3778993/20100922/parlament-aprova-llei-loccita.html. Noiz kontsultatua: 2011-09-08
Kanpo loturak [aldatu]
- (Okzitanieraz) Aranerari buruzko ikastaro eta loturak
- (Okzitanieraz) Aranes.org webgunea
- (Okzitanieraz) Araneraren idaztarauak