Arango harana

Wikipedia(e)tik
(Arango harantik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Lleidako haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Aran.

Val d'Aran

 Katalunia
Escut de la Vall d'Aran.svg
Localització de la Vall d'Aran.svg
Azalera 633,60 km²
Biztanleria 10,194 (2008)
Dentsitatea 16,09 bizt / km²
Udalerriak 9
Herririk handiena Vielha e Mijaran (5.710 biztanle)
www.aran.org

Aran harana (araneraz Val d'Aran, izen ofiziala) Kataluniako ipar-mendebaldeko eskualdea da, Pirinioetan eta Lleida probintzian dagoena. Okzitaniako lurraldea da.

620.47 km²-ko eskualde honetan 9.815 lagun bizi dira (2007) eta 9 udalerri daude. Biztanle dentsitatea 196.14 biz/km²-koa da. Hiriburua Vielha da (5.385 biztanle).


Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Iparraldetik Frantziarekin du muga, hego-mendebaldetik Huescarekin (Aragoi), hegoaldetik Goi Ribagorza eskualde katalanarekin eta ekialdetik Pallars Sobiràrekin.

[aldatu] Udalerriak

  1. Vielha e Mijaran: 5.385 biztanle (2007).
  2. Naut Aran: 1.716.
  3. Bossost: 1.115.
  4. Les: 944.
  5. Es Bordes: 241.
  6. Vilamos: 184.
  7. Canejan: 104.
  8. Arres: 65.
  9. Bausen: 61.

[aldatu] Inguru naturala

Ekialdeko Pirinioetan kokaturik, Comaloforno (3.033 m), Besiberri Nord (3.014 m), Punta Alta (3.014 m), Feixan (2.955 m), Colomers (2.9333 m), Forcanada (2.883 m), Mauberme (2.880 m) eta Montardo (2.833 m) mendirik altuenen artean ditugu.

Bestalde, Garona eta Noguera Pallaresa ibaiak eskualde honetan sortzen dira.

Hauek dira inguru honetan desagertzear dauden animalia espezieak: hartz arrea (Ursus arctos), eper zuria (Lagopus mutus), ahuntz kataluniarra, sargantana aranesa (Lacerta aranica) eta ugatza (Gypaëtus barbatus).

[aldatu] Hizkuntzak

Hizkuntza ofizialak aranera, katalana eta gaztelania dira. Gaur eguneko hizkuntzaren ikuspegitik, Aran harana Okzitaniako zati da.

Teoria onartuen arabera, Val d´Aran izena euskaratik dator, Aran horrek zuzenean haran esan nahi baitu, hau da, tautotoponimoa da.

Bestalde, Val d´Aranen zenbait euskal toponimo mantendu dira.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak