Arangoiti (Bilbo)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Arangoiti

Bilbo
{{{nongo}}} bandera

{{{nongo}}} armarria

Izen ofiziala Arangoiti
Antolaketa
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Barrutia

Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilboaldea
Deustu
Herritarra arangoititar
Koordenatuak 43°16′29″N 2°56′52″W / 43.27472°N 2.94778°W / 43.27472; -2.94778Koordenatuak: 43°16′29″N 2°56′52″W / 43.27472°N 2.94778°W / 43.27472; -2.94778

Arangoiti.PNG

Eremua 0.13 km2
Garaiera 73 m
Euskaldunak  % (2001)
Posta kodea 480XX
Biztanleria 4,625 bizt. (2006)
Dentsitatea 35.577 bizt./km²

Arangoiti Bilboko auzoa da. Bilboko lehen distrituan kokaturik dago, Deustuko distrituan. Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora. Bilboren iparraldeko ikuspegi ederra ikus daiteke auzo honetatik. Auzoak 4.625 biztanle dauzka eta 12,79 hektareako azalera. Guztira 362 biztanle bizi dira hektareako. Auzoaren hegoaldean Buena Vistako etxebizitza multzoa dago, auzoaren erdigunetik banandua. Azken urteetako immigrazio prozesuaren eraginez, hainbat etorkin etorri da auzora bizitzen (etxebizitzek eskaintzen dituzten prezio merkeak direla eta.

Gorbeia kalea

Azken urteetan auzoaren iparraldean babes ofizialeko etxebizitzak eraiki dira, eta horrez gain, txalet urbanizazio berri bat, "Deustuko begiratokia" izenez ezaguna. Gainera, Enekuriko sarbide berria egitearekin batera, auzorako sarbideak hobetu dira eraikitako errepide berri batekin.

[aldatu] Garraiobideak

Arangoiti Bilbo erdigunearekin Bilbobusen 01 lineak lotzen du. Auzokoen kexa nagusia betidanik izan da garraioa, horregatik 2005. urtean aipaturiko autobus linea horren maiztasuna 30 minututik 15 minutura handitu zen. Horrez gain, linea Buena Vistako auzuneraino luzatu zen, bertan 30 minutuko maiztasunak eskainiz.

Deustuko San Pedrorekin batzen duen igogailu bat dago, Bilboko hiriak malda gehiegiko auzoetara heltzeko eraikitako lau igogailuetako bat. Dena den, igogailu zerbitzuaren emakidun enpresak urteetan zehar eginiko mantenimendu lan eskasa dela eta, igogailua maiz matxuratu ohi da. 2006. urtean zehar igogailua asteetan zehar egon zen ibili gabe. Horrek eraginda, udalak mikrobus zerbitzu bat jarri zuen auzoa eta Deustuko San Pedro batzeko.

Línea Ibilbidea Maiztasuna (minututan)
01 Arangoiti - Plaza Biribila 15´
A6 Arangoiti - San Pedro Plaza 15´
G8 Arangoiti - Plaza Biribila 30´

[aldatu] Kale garrantzitsuenak

  • Ganekogorta kalea
  • Jata Mendia kalea
  • Araneko kalea.

[aldatu] Ikus, gainera


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak