Arano
|
Arano |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Arano | ||
| Estatua Erkidegoa Merindadea Eskualdea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea Leitzalde |
||
| Alkatea | Iñigo Larrea Perurena (HA, indep.) | ||
| Herritarra | aranoar | ||
| Koordenatuak | 43°11′59″N 1°53′43″W / 43.19972°N 1.89528°WKoordenatuak: 43°11′59″N 1°53′43″W / 43.19972°N 1.89528°W | ||
| Eremua | 13,30 km2 | ||
| Garaiera | 440 m | ||
| Distantzia | 81 km Iruñera | ||
| Posta kodea | 31754 |
||
| Biztanleria | 121 bizt. (2012) | ||
| Dentsitatea | 9,1 bizt./km² | ||
Arano[1] Nafarroako iparraldean dagoen udalerria da, Leitzaldekoa. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 121 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Inguru naturala eta kokapena [aldatu]
Iruñeko merindadearen ipar-mendebaldeko muturrean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-170 hartu behar da eta Usategietara edo Ezkurrako gainera ailegatzean bertan dagoen errepidea jarraitu.
Aranok Gipuzkoako Errenteriarekin egiten du muga iparraldean, Goizuetarekin hegoaldean eta ekialdean eta Gipuzkoako Hernanirekin mendebaldean. Arano izen bereko herriguneak eta Latse, Suro eta Urumeako auzuneek osatzen dute. Itsasoa ikus daitekeen Nafarroako udalerri bakarra da, Zugarramurdirekin batera.
Klima eta landaredia [aldatu]
Aranok klima atlantiar epela dauka, euri egunak ugariak dira urte osoan zehar eta uda garaian ez da hilabete idorrik izaten. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da, eta batez besteko prezipitazioak 1.500 eta 1.600mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 170 izaten dira.
Aranoko herrigunearen inguruan hainbat baso daude, bertan haritzak, pagoak, gaztainondoak eta abar ugariak dira. XIX. mendetik aurrera pinu lariziar (Pinus nigra) asko birlandatu zen.
Demografia eta biztanleria [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 416 | 430 | 452 | 501 | 436 | 416 | 416 | 377 | 240 | 201 | 168 | 134 | 141 |
2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,79 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Ondarea [aldatu]
- San Martin parrokia, XIX. mendeko eraikina da, jatorrizko Erdi Aroko elizaren hondakinen gainean eraiki zen. Gaur egungo egitura gurutze latindarreko oinarridun eraikina da, kanoi erdiko ganga estaldurarekin.
Azpiegitura eta garraioak [aldatu]
Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
Politika [aldatu]
Udaletxea [aldatu]
Udaletxea plaza txiki batean dago, elizatik gertu. Lau solairuko eraikin zaharra da, antzinako eskolen ondoan dagoena.Eraikinean udal bulegoez gain, taberna, anbulatorioa eta etxebizitza bat daude. Aranoko udaleko idazkariak Berako eta Goizuetako idazkari lanak ere egiten ditu. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Kale Garaia, z/g
Alkateak [aldatu]
| 1979-1983 | ||
| 1983-1987 | ||
| 1987-1991 | ||
| 1991-1995 | ||
| 1995-1999 | ||
| 1999-2003 | ||
| 2003-2007 | Iñigo Larrea Perurena | HA |
| 2007-2011 | Iñigo Larrea Perurena | HA |
| 2011-2015 | Iñigo Larrea Perurena | HA |
Udal hauteskundeak [aldatu]
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Aranon, ez zelako inongo talderik aurkeztu[2].
Egoera 2011n errepikatu zen[3]; hori dela eta Iñigo Larrea Perurenak segitzen du alkate.
Zerbitzuak [aldatu]
Herria "Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko zerbitzuen kudeaketarako Mankomunitateko" kidea da.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa
- (Euskaraz) Aranoko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Euskaraz) Arano jarduera tradizionalen bilgunea Argia.com webguneko artikulua.
- (Gaztelaniaz) Aranori buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
| Leitzaldeko udalerri aurkibidea | ||
|---|---|---|
|
Araitz • Arano • Areso • Betelu • Goizueta • Larraun • Leitza • Lekunberri |
||