Arantzazuko santutegia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Arantzazuko santutegia.
Beste ikuspegi bat.
Oteizaren Apostoluak fatxada nagusian.

Arantzazuko santutegia edo basilika Oñatin (Gipuzkoa) kokatuta dagoen monasterio frantziskotarra da, izen bereko auzoan.

Bertan Arantzazuko Ama Birjina gurtzen da, 1468 urtean Rodrigo Baltzategi artzainari elorri batean (arantzetan) Ama Birjinaren irudi bat aurkitu baitzuen.

Eduki-taula

[aldatu] Euskara batua

Euskararen historian, santutegi honek garrantzi handia du, 1968an Arantzazuko Batzarrean deiturikoan Euskara batuaren sorrera abiatu zen, euskara guztien eredu idatzi bateratua izango zena.

[aldatu] Basilika

1950ean, eztabaidak tartean zirela, eliza garaikide berria eraikitzea erabaki zuten. Francisco Javier Saenz de Oiza nafarra izan zen basilikaren arkitektoa. Beste hainbat artistek parte hartu zuten:

Euskal Herriko XX. mende erdialdeko lan arkitektoniko-artistiko osoena dela esan daiteke.

[aldatu] Arantzazu gaur egun

Duela zenbait urtetik hona, Arantzazu, gune erlijioso izateaz gain bestelako ekimen askoren sorlekua ere izan da. Besteak beste Baketik taldearen gunea da, Euskal Herrian bakea lortzearen alde lan egiten duen erakundea, hain zuzen. Talde honek ikastaroak, mintegiak... antolatzen ditu Gandiaga Topagunean.

Euskal Herriko XX. mende erdialdeko lan arkitektoniko-artistiko osoena dela esan daiteke.

[aldatu] Ikus, gainera

  • Ainhoa (izena), Lapurdiko Ainhoan dagoen Arantzazuko Ama Birjinaren omenezko izena

[aldatu] Kanpo loturak


Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Arantzazuko santutegia
Tresna pertsonalak