Ararat

Wikipedia(e)tik
(Ararat mendiatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ararat mendia satelitetik ikusita
Ararat mendiaren kokapena, Turkian

Ararat mendia (Ağrı Dağı turkieraz eta Agirî kurdueraz) Turkia eta Kurdistango mendirik altuena da, 5.137 metrokoa.

Iğdır probintzian dago kokatuta, Turkiako ipar-ekialdean, Irango mugatik 16 km-tara mendebaleruntz eta Armeniatik 32 km-tara hegoalderuntz. Iğdır da hiririk gertuena.

[aldatu] Lotutako gaiak

  • Bibliako Hasiera liburuan agertzen denaren arabera, Uholde Unibertsalaren ostean Noeren kutxak bertan ukitu zuen lurra, eta bertan egon ziren kutxan zihoazenak, urak beraien lekura bihurtu arte. Datu hauek konfirmatzeko hainbat espedizio egin izan dira historian zehar, baina ez da emaitza egokirik aurkitu orain arte.
  • Yasar Kemal idazleak "Ağrıdağı Efsanesi" ("Ararat mendiko elezaharra") eleberri epikoa argitaratu zuen 1970ean. 2003an Elkar eta Alberdania argitaletxeek euskaratuta kaleratu zuten, "Ararat mendiaren sumina" izenburuarekin.
  • Atom Egoyan zinema zuzendari armeniar-kanadarrak 2002an estrinatu zuen "Ararat" izeneko pelikula, Armeniako herriaren aurka egindako genozidioa (1915-1917) aipagai.


[aldatu] Argazkiak


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ararat

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak