Arata Isozaki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Isozaki Atea, Bilbo
Domus, Gizakiaren Etxea, A Coruña, Espainia
Kyoto Kontzertu Aretoa, Kioto, Japonia

Arata Isozaki, japonieraz 磯崎新, Isozaki Arata, (Oita, Japonia, 1931ko uztailaren 23a - ) arkitekto japoniar bat da. Oso aintzat hartua da mundu osoan, japoniar tradiziozko elementuak eta teknologia aurreratua maisutasunez elkartzen baititu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oita hirian jaio zen, Kyushu uhartean. Tokioko unibertsitatean ikasi zuen eta Kenzo Tange arkitekto ezagunaren ikasle izan zen. Ikasketak amitzean, harekin lan egin zuen, 1963an agentzia propioa ireki zuen arte.

Lehen proiektuetan tradizio japoniarra eta teknologia oso aurreratua batu zituen. 1970 urtetik aurrera, estiloz aldatzen joan zen, elementu tradizionalak elementu post-modernoengatik aldatuz, hala nola ganga, esfera eta beste hainbat irudi geometrikoengatik.

Pentsamoldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isozakik ongi mugatutako espazioak erabiltzen ditu bere eraikinetan, esanahi zehatza dutenak. Eraikinetako egiturak konexio bihurtzen dira, errealitatea eta bolumenek sorten duten ilusioaren arteko konexioak. Ikusmen-efektu originalak erabiltzen ditu, ikuspuntuaren arabera eraikinaren ikusmoldea aldatzen delarik (ad: Isozaki Atea).

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sendagileen Elkargo Etxea (Oita, Japonia)
  • Arte Garikide Museoa (Los Angeles)
  • Palau Sant Jordi (Bartzelona)
  • Gizarte Etxea (Tsukuba, Japonia)
  • Brooklyn Arte Museoaren handitzea (New York)
  • Udal Liburutegia (Kitakyushu, Japonia)
  • Arte Eder Museoa (Takasaki, Japonia)
  • Arch Eraikina, Bond Unibertsitatea (Gold Coast, Australia)
  • Shuhosha eraikina (Fukuoka, Japonia)
  • Team Disney bulego eraikina (Orlando, Florida, AEB)
  • Yano Etxea (Kawasaki, Japonia)
  • Volksbank Potsdamer Platz bankua (Berlin)
  • Domus Gizakiaren Etxea (A Coruña, Espainia)
  • CaixaForum-era sarrera (Bartzelona)
  • 10. solairua Puerta América hotelean (Madril)
  • Izotz Jauregia 2006ko joko olinpikoetarako (Torino, Italia)
  • Isozaki Atea (Bilbo)
  • Arte eta Teknolgia Japoniarreko Zentroa (Krakobia, Polonia)
  • Kyoto Kontzertu Aretoa (Kioto, Japonia)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arata Isozaki Aldatu lotura Wikidatan