Araval

Wikipedia, Entziklopedia askea

Araval, sindarinez "Urrezko Erregea" esan nahi duena, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1711. urtean jaioa, Dunadan bat zen, Arthedaineko Arveleg II.a erregearen semea.

Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1813an hil ondoren, Araval izan zen bere oinordekoa, Arthedaineko hamairugarren erregea bihurtuz.

Lindon eta Rivendeleko elfoekin zuen aliantza berritu zuen, eta, hauen laguntzarekin, Angmarreko erresuma garaitzea lortu zuen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1851. urtean. Suntsitutako Kardolan Erresuma birpopulatzen saiatu zen, baina, orain, Tyrn Gorthaden bizi ziren Angmar eta Rhudaurreko izpiritu gaiztoek, han ezartzen saiatu ziren guztiak ikaratu zituzten.

Araval, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1891. urtean hil zen, bere oinordekoa, bere seme Araphant izan zelarik.

Tolkienen aurreko idatzietan, Aravalek, Aravallen edo Arvallen izena jasotzen du.


Aurrekoa
Arveleg II.a
Arthedaineko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1813-1891
Ondorengoa
Araphant

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]