Araztegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Araztegia Ripoll ibaiaren ondoan Katalunian.

Hondakin-uren araztegia hiri eta industrietan sortutako ur zikinak tratatzeko hirien inguruan sortutako azpiegiturak dira. Bertan prozesu ezberdinen bidez, ur-zikin horiek garbitu eta berriz ere ibai edo itsasoetan isurtzen dira.

Arazteko prozesuaren faseak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragiketa fisikoak eta mekanikoak dira eta horien bidez nahi izaten da ur zikinetik ahalik eta materia gehien bereiztea, berez edo duten tamainagatik ondorengo tratamenduetan arazoak eragin ditzaketen materiak hain zuzen.

Aurretratamenduko eragiketen bidez, gehien ikusten eta molestatzen duen kutsaduraren parte bat eliminatu egiten da (solido lodiak, harea, koipea...).

Lehen mailako tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu nagusia da ur zikinen gainean dauden solidoak gutxitzea. Solido horietako batzuk materia organikoak direnez, OEBa (oxigeno-eskari biologikoa) murrizten da.

Prozesu hori lehen mailako dekantagailuetan egiten da normalean. Horietan, banaketa grabitatearen ondorioz gertatzen da.

Tratamendu biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu biologikoaren xedea da materia organikoa eta oinarrizko elikagaiak degradatzea, mikroorganismoen bidez. Materia organikoaren edukia murrizten da batez ere eta, instalazio askotan, elikagaiak, bereziki nitrogenoa eta fosforoa.

Ibaira edo itsasora isurtzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur araztuak ibaira edo itsasora isurtzen dira. Desinfektatu egiten dira aurrena, ibaian edo itsasoan inolako aldaketarik eragin ez dezaten. ==

Edateko Uren Araztegiak (E.U.A.)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E.U.A.-etan, prozesu hau burutzen da ura edateko ur bihurtzeko:

Oxidazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa.

Sedimentazioa eta dekantazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.

Iragazketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.

Fluorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fluorra disolbatzen da, haurren txantxarra aurrezaintzeko.

Desinfekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako. ==

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Araztegi Aldatu lotura Wikidatan